Edukira zuzenean joan

Calder. Grabitatea eta grazia

katalogoa

Konstelazioak

Alexander Calder

Izenburua:
Konstelazioak
Egilea:
Alexander Calder
Argitalpena:
Madril: TF. Editores, 2003
Neurriak:
27 x 29 cm
Orrialdeak:
308
ISBN:
84-89162-13-1
Lege gordailua:
M-11588-2003
Erakusketa:
Calder. Grabitatea eta grazia
Gaiak:
Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Materiala | Mugimendua | Erakusketak | Bigarren Mundu Gerra
Artelan motak:
Eskultura

1943an, aluminio guztia hegazkinak egiteko erabiltzen ari zen, eta gero eta gutxiago zegoen. Roxburyko urmaelerako egin nuen txalupa zatikatu nuen eta hainbat objektu egiteko erabili nuen. Horrekin batera, arte-mota berri bat bururatu zitzaidan: era ezberdinetako formetan itxuratutako (eta batzuetan pintatutako) egur noblezko zati txikiak hartu eta euren artean erlazio bereziak sortzen nituen altzairuzko alanbre batzuen muturretatik helduz. New Yorken bizi ziren Sweeney-rekin eta Duchamp-ekin kontsultatu ostean, erabaki nuen objektu horiei “konstelazioak” deituko niela.

Pierre Matisse-k pentsatu zuen antza denez Yves Tanguy eta biok ez geundela oso egoera onean eta biontzako erakusketa muntatu zigun. Ni batez ere lehenengo aretoan nengoen, eta Tanguy ordea bigarrenean. Konstelazioetan ezer ez zen mugitzen, eta sentsazio arraroa izan zen niretzat ikustea batera mugimendurik ez zegoen nire erakusketa bat.

Egin nuen lehenengo konstelazioa mahai baten gainean jartzeko gauza txiki bat izan zen. Mutur batean hezur baten antzeko eskultura txiki bat zuen gorriz pintatua. Matisse galerian aldiz lurrean jarri genuen, eta Jacqueline Breton, André-rengandik bananduta zegoena, danimarkar zakur itzel bat zeukan, eta harekin etorri zen erakusketara; hezur itxurako objektu hori ikusi zuenean, haren gainera salto egin zuen hozka egitera joango balitzaio bezala…

“Constellations”, 1965ko martxoaren 15a, 11:00etatik 12:30era, 1965ko martxoaren 8a, 11:00etatik 12:30era, 179-180., 185- 186. or.

[Itzultzailea: Bitez-Logos®]