Edukira zuzenean joan

Calder. Grabitatea eta grazia

katalogoa

Mondrian

Alexander Calder

Izenburua:
Mondrian
Egilea:
Alexander Calder
Argitalpena:
Madril: TF. Editores, 2003
Neurriak:
27 x 29 cm
Orrialdeak:
308
ISBN:
84-89162-13-1
Lege gordailua:
M-11588-2003
Erakusketa:
Calder. Grabitatea eta grazia
Gaiak:
Artea eta espazioa | Eragin artistikoa | Geometria | Paris
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Calder, Alexander

Mondrian, rue du Départ-eko 26. zenbakian bizi zen. (Eraikin hori aspaldi eraitsi zuten Montparnasseko geltokiari toki gehiago uzteko)

Gela hori zoragarria iruditzen zitzaidan. Argia eskuinetik eta ezkerretik sartzen zen, eta bi leihoen arteko horma jarraikiko zatian txintxetaz itsatsitako kartoi zabaldu esperimentalak zeuden. Fonografoa ere, kolore ilunekoa izandakoa, orduan gorriz pintatua zegoen.

Mondriani aditzera eman nion beharbada dibertigarria izango zela laukizuzen horiek kulunkatzea. Berak berriz, aurpegi serioa jarriz honakoa esan zidan: “Ez, ez da beharrezkoa, nire pintura oso azkarra da berez”.

Bisita horrek inpresioa eragin zidan, duela zortzi urte jaso nuena baino are handiagoa: ordu hartan, Guatemala parean alde batetik eguzkia egunsentian jaiotzen ari zeneko oskorri baten hasiera eta bestetik zilarrezko txanpona zirudien ilargia ikusi nuen.

Bisita horrek zerbait martxan jarri zidan inpresioa sortu zidan.

Lehenago “moderno” hitza entzunda neukan arren, ez nintzen guztiz ohartzen “abstraktu” hitzaz, eta ez nuen ezagutzen ere. Orduan, hogeita hamabi urterekin, abstrakzioaren esparruan pintatu eta lan egin nahi nuen, eta bi astebetez gutxi gorabehera oso abstrakzio apalak pintatu nituen. Horrekin bukatu nuenean, abstraktua izango zen obra plastikora itzuli nintzen.

Alexander Calder. Non: Davidson, Jean, Calder, An Autobiography with Pictures, Pantheon Books, New York, 1966, 112-114. orr. [“Mondrian”, 1965ko otsailaren 9a, 10:30etik eguerdiko 12:00ak arte]

[Itzultzailea: Bitez-Logos®]