Edukira zuzenean joan

Calder. Grabitatea eta grazia

katalogoa

Calder

Fernand Léger

Izenburua:
Calder
Egilea:
Fernand Léger
Argitalpena:
Madril: TF. Editores, 2003
Neurriak:
27 x 29 cm
Orrialdeak:
308
ISBN:
84-89162-13-1
Lege gordailua:
M-11588-2003
Erakusketa:
Calder. Grabitatea eta grazia
Gaiak:
Artea eta gizartea | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Mugimendua | Pisua | AEB
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Calder, Alexander

Ez da posible Calder-ena baino “kontraste” handiagoa aurkitzea, ehun kiloko gizona izanik eta bere obra aldiz arina, gardena eta mugikorra. Mugimenduan ari den zuhaitz-enbor bat bezalakoa da. Aire asko mugitzen du, haizea eteten du, ez da inoiz oharkabean pasatzen. Calder naturaren elementu bat da, kulunkatzen da, irribarretsu eta jakin-minez. Apartamentu batean aske, arriskua da hauskorra den edozertarako. Aukeran, bere tokia kanpoan dago, eguzki betean.

Itxura batean hala ematen ez badu ere, begirada zorrotza du, ez du ezer pasatzen uzten, dena ikusten du. Sarritan New Yorkeko kaleak elkarrekin aztertu ditugu elementu xelebreen bila, bertan hasten baita Estatu Batuetako desordena. Objektu abandonatuen gordintasunari, hondakinei, eta sarritan balore plastikoak erakusten dituzten eta loreak bailiran zakarrontzietatik ateratzen diren barazkiekin nahastutako alanbre mordoiloei, horiei denei so egiten diegu. Batek burua altxatzen badu, teilatuetan borondate geometriko kapritxosoak aurkitzen ditu. Milaka egitura metaliko garden zeruan ebakitzen dira eta argiarekin jokatzen dute. Han dago Calderren begia ere. Idatzi dut dagoeneko Calderren obra errealista dela. [Obra horrek] gure bizitza modernoko elementu sakabanatuetan du bere euskarria, eta ondo dago gizabanako mardul, ehuneko ehun estatubatuar honek burutu izana. Berak horren guztiaren amalgama egin du, ordenatu du, objektu plastikoak egin ditu eta gero, irribarreari utzi gabe, botoi magiko bat sakatu du eta dena poliki jiraka hasi da, graziarekin. Eskultura mugikorra aspaldi asmatua zegoen honen aurretik. Zer edo zer berria eskainiko al du? Calderren obrak popularra izaten jarraitu behar du.

Léger, Fernand, “Calder”, Derrière le miroir, 31. zk., Maeght, Paris, 1950eko uztaila, pasartea.

[Itzultzailea: Bitez-Logos®]