Edukira zuzenean joan

Calder. Grabitatea eta grazia

katalogoa

Sandy Calder

Willem Sandberg

Izenburua:
Sandy Calder
Egilea:
Willem Sandberg
Argitalpena:
Madril: TF. Editores, 2003
Neurriak:
27 x 29 cm
Orrialdeak:
308
ISBN:
84-89162-13-1
Lege gordailua:
M-11588-2003
Erakusketa:
Calder. Grabitatea eta grazia
Gaiak:
Artea eta literatura | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Materiala | Mugimendua | Oreka | Ingurunea eta natura | AEB
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Calder, Alexander

Sandy Calder
Hartza dirudien gizona
ile urdina alkandora gorria galtza argiak
dena biribila sudur aho gorputz
bere asmamena ez da salbuespen
ezpain ertzetatik
ateratzen dira
esaldiak
labur
ezberdin
bere atzamar zakarrei
mugimendu arin bat darie
elementuak altzairua alanbrea
latorria eta oreka
adar hauskorrak
udazkeneko hosto handiekin
hori
beltz gorri
zuri urdin
aire bolada batek bultzatu du
han goian adieraziz
alai ikusgarri
forma okerrak
hasiera gabeak
amaiera gabeak
baina
berehala
ikusten dugu
figura egonkor
erraldoi misteriotsu
eta erresistenteen hazkuntza
“seinaleak” “ikazkina” “zakurra”
“sudur luzea” “alargun beltza” “piztia beltza”
“armiarma” “ferra” “kaktusa” “zortzirentzako gillotina
alexander calder hogeita hamarreko hamarkadan
ikusizko arteak garatzeko ekarpena egin zuen lehenengo estatubatuarra:
makinarik gabeko oreka eta mugimendua
bizitzako bere obra guztia historiaren parte da baita orainaldikoa ere.

Sandberg, Willem, “Sandy Calder”, Amsterdamgo Stedelikj Museum-eko 1959ko erakusketarako sarrera poetikoa.

[Itzultzailea: Bitez-Logos®]