Edukira zuzenean joan

Calder. Grabitatea eta grazia

katalogoa

Oso iaioa naiz

Ustinov

Izenburua:
Oso iaioa naiz
Egilea:
Ustinov
Argitalpena:
Madril: TF. Editores, 2003
Neurriak:
27 x 29 cm
Orrialdeak:
308
ISBN:
84-89162-13-1
Lege gordailua:
M-11588-2003
Erakusketa:
Calder. Grabitatea eta grazia
Gaiak:
Artea eta umorea | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Mugimendua | AEB | Europa
Artelan motak:
Eskultura | Pintura
Aipatutako artistak:
Calder, Alexander

Aurpegi gorrixka argiztatuak, bizar ilelatza, adats urdin kizkur eta tenteak, hortz belztuak, aurpegiera azkarra, Alexander Calder-i nekazari normandiar baten itxura ematen diote. Urrunetik zein hurbiletik, piramide bat bezain mardula da. Erraldoi hau zinismoaren eta samurtasunaren arteko nahasketa bitxi bat da.

 

Palais de la UNESCO aurrean jarritako zure mugikorrak eskandalua piztu du.

Hori pasa egingo da. Eskulturak aldiz iraun egingo du.

 

Zerk eraman zintuen mugikorrak sortzera?

Beti izan dut gustukoa eskulan txikiak egitea. Egun batean Mondrian bisitatzera joan nintzen, eta bere mihiseak begiratzean, pintura biziduna egiteko gogoa sartu zitzaidan. Mugitzen diren formak.

 

Gustukoak al dituzu zure garaikideak?

Bai horixe, baina ergel hutsak dira denak.

 

Nahiago izango al zenuen beste garai batean bizi izan bazina?

Erdi Aroan. Horixe falta zaigu Estatu Batuetan, eta horretxen bila nator Frantziara.

 

Gustukoa al duzu Frantzia?

Bistrotak bai. Place de la Concorderen espazio ordenatua igande goiz batean inor ez egon eta eguzkiak gogoz jotzen duenean.

 

Zer iritzi duzu Louvreko museoaz?

Patioa polita da. Ondo... asfaltatua dago.

 

Interesgarria iruditzen al zaizu zure garaikideen pintura? Sarritan joaten al zara galerietara?

Ez. Dena dela, atsegin dut kaleetan zehar paseatu eta hesiak begiratzea, murru ilunak, argi-jokoak begiratzea. Hori da pintura bizia.

 

Nahiago al duzu Estatu Batuetan bizi ala hemen?

Frantzian nagoenean, beti daude ni ikustera datozen estatubatuar gogaikarri batzuk... Aldiz, Estatu Batuetan europarrek bisitatzen naute. Nahiago ditut.

 

Nola ikusten zaituzte Estatu Batuetan?

Gaizki! Ez nago sindikatu batean.

 

Zer irakurtzen duzu zizelkatzen ez duzunean?

Astigmatismoa dut: begi aurrean lerroak nahastu egiten ditut. Oso gutxi irakurtzen dut eta oso poliki. Gorkiren Haurtzaroko egunak oso gustukoa dut.

 

Zoriontsua al zara?

Ez dakit.

 

Zer ematen duzu faltan?

Nire mugikorrak fabrikatzeko lan-eskua.

“Je suis un bricoleur”, Arts, Lettres, Spectacles, 687. zk. (1958ko irailaren 9-16a)

[Itzultzailea: Bitez-Logos®]