Edukira zuzenean joan

Calder. Grabitatea eta grazia

katalogoa

Elkarrizketa bat Alexander Calder-ekin

Robert Osborn

Izenburua:
Elkarrizketa bat Alexander Calder-ekin
Egilea:
Robert Osborn
Argitalpena:
Madril: TF. Editores, 2003
Neurriak:
27 x 29 cm
Orrialdeak:
308
ISBN:
84-89162-13-1
Lege gordailua:
M-11588-2003
Erakusketa:
Calder. Grabitatea eta grazia
Gaiak:
Giza harremanak | Artistak | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Mugimendua | Paris
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Calder, Alexander

Zer iruditzen zaizu Marcel-en emakumeez hitz egiten badizut? Bere lagun onena urte luzetan Mary Reynolds izan zen; ondo ezagutu nuen Parisen bizi nintzenean. Nire Zirkua ikustera etorri zen, eta gero, haren lagun Mary Butts eraman zuen. Horrela bertaratu zen Marcel. Oharrak hartzen ari al zara honetaz guztiaz?

Ez dut uste Marcelek Zirkua atsegin zuenik…, ez dut uste; baina atsegin zituen egiten ari nintzen beste gauzak. Bazegoen orain berregiten saiatzen ari naizen objektu bat –gerran suntsitu baitzuten–, erabat zanpatu zuten, eta baditut langileak Frantzian marrazkien bidez berreraikitzen saiatzen ari direnak. Hori ikusi zuen, nik pintatu berria nuen, eta berak hainbesteko irrika zuenez mugimenduan ikusteko, bultzada bat eman zion eta pinturaz bete zen guztiz. Hori 1932an gertatu zen. Orduan entzun nuen lehenengo aldiz mobile (mugikor) izena, berak horrela deitzen baitzien gauza horiei. Bazuen jiraka zebilen kristalezko pieza bat... Burutik ezin kenduta zuen kristala. Mugikor termino orokor bat zen. Mugikor baten marrazki bat egin nuen txartel batean, eta berak konbentzitu ninduen bertan jatetxeetan egiten duten bezala idazteko: “Calder, ses mobiles”.

Horretan ari zarela, jar ditzakezu idatziz Arp-en komentarioak. Arpek, 1932an Galerie Vignonen nire mugikorra erakusgai jarri nuenean esan zuen: “Ikus dezagun, hauek mugikorrak badira, nola deitzen diezu iaz erakutsitako gauza horiei [1931, Galerie Percier]…, stabiles?”. Beraz, nik hitz hori ere neureganatu nuen.

Beste istorio labur bat kontatu ahal dizut. Ezberdina da. Behin batean, Marcel bisitatzera joan nintzen Hamalau Kalera. Ikusi al zenuen inoiz toki hori? Ganbara bat zen. Bera Mon Secret-en ari zen lanean; ezagutzen al duzu? Barruan bat dugu. Kautxuzko bular bat da belus beltz gainean jarria. Marcelek titiburuak koloreztatzen ziharduen joan nintzenean... magenta, berdea eta horia. Belus beltzeko zatien gainean hedatu zituen. Ez genuen eztabaidatu. Dena berehala ulertu nuen.

Berak jo eta su lan egin ohi zuen. Atzetik urreztatutako ispilu bat zeukan, eta gero, bertan zirkulu hura marraztu zuen, baita bertatik irteten diren izpi guztiak ere, eta hilabeteak eman zituen urre soberakinak arraspatzen. Dena dela, nire artelan maiteena da bizikletan jarritako gizon baten itzalarena besterik gabe bertan eskuila bat iltzatuta duela... badakizu, Tu m’.

Katherine Dreier-en lagun ona ere bazen. Biek La Mariée [Beira Handia] Hego Amerika guztitik eraman zuten. Itzuli zirenean, kamioi batean sartu zuten eta Katherinen landako etxera eraman zuten berriro. Kamioian balantzaka zebilela, printzak atera zitzaizkion. Behin esan nion gustukoak nituela printzak. Berak ordea ez zituen gustukoak.

Osborn, Robert, “A Conversation with Alexander Calder”, Art in America 57, 1969ko uztaila-abuztua, 31. or.

[Itzultzailea: Bitez-Logos®]