Edukira zuzenean joan

Calder. Grabitatea eta grazia

katalogoa

Tinguely-k Tinguelyz hitz egiten du

Jean Tinguely

Izenburua:
Tinguely-k Tinguelyz hitz egiten du
Egilea:
Jean Tinguely
Argitalpena:
Madril: TF. Editores, 2003
Neurriak:
27 x 29 cm
Orrialdeak:
308
ISBN:
84-89162-13-1
Lege gordailua:
M-11588-2003
Erakusketa:
Calder. Grabitatea eta grazia
Gaiak:
Artea eta emozioa | Artea eta umorea | Eragin artistikoa | Mugimendua | Alaitasuna
Mugimendu artistikoak:
Konstruktibismoa
Aipatutako artistak:
Calder, Alexander

Antoine Pevsner-ek –Gabo-rekin batera, errusiar konstruktibismoaren manifestua sinatu zuenetako artista bat– Daniel Spoerri-ren laguntzaz elkarrizketatu nuenean esan zidan mugimendua ez dela ezer, horrek ez duela funtzionatzen, dena probatu zutela eta arrakastarik gabe; orduan nik dezente barre egin nuen, uste nuelako sakonean iragan-minez zegoela, artisten belaunaldi oso bat bezala, eta horietan garaile handi bakarra Alexander Calder atera zela.

Calderrek bere mugikorrekin adierazpide zuzena eta sendoa aurkitu zuen. Nik baino mende laurden lehenago lan egin zuen, eta obra plastiko nabarmena eta erabat apartekoa egitea lortu zuen alaitasunez eta umore puntu batez. Horrek konfiantza eman dit. Esan dezagun Alexander Calderren aurkikuntzak, “sindikala” –esaten zenez–, ni sar naitekeen ate bat zabaldu zidala. Noranzko horretan paseatu naiz eta mugimenduaren aukera itzelak ezagutu ditut. Hor dute jatorria hain zuzen nire artelan autosuntsigarriek, adibidez Hommage à New York [New Yorken omenez], artelan iragankorra, izar iheskor bat bezalakoa, eta batez ere, museoek berreskuratzeko galdua.

Tinguely, Jean, “Tinguely parle de Tinguely”, Radio-Télévision Belge de la Communauté Française-n emanaldia, Jean-Pierre Van Thiegem-ek aurkeztua, 1982ko abenduaren 13a, Tinguely katalogoan erreproduzitutako testua, MNAM / Centre Georges Pompidou, Paris, 1989, 362. or., pasartea.

[Itzultzailea: Bitez-Logos®]