Edukira zuzenean joan

Calder. Grabitatea eta grazia

katalogoa

Calder-en 17 mugikor

Alexander Calder

Izenburua:
Calder-en 17 mugikor
Egilea:
Alexander Calder
Argitalpena:
Madril: TF. Editores, 2003
Neurriak:
27 x 29 cm
Orrialdeak:
308
ISBN:
84-89162-13-1
Lege gordailua:
M-11588-2003
Erakusketa:
Calder. Grabitatea eta grazia
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Mugimendua
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Eskultura | Pintura
Aipatutako artistak:
Calder, Alexander

Normala da Alexander Calder-ek fabrikatutako mugikor hauentzako azalpen bat eskatzea, haizeagatik edo zuhaitzen forma kulunkariengatik galdetzea bezain normala. Azalpena ez dugu hitzetan aurkitzen, entzunez, behatuz eta ukituz baizik. Gizakiak egin ditu mugikorrak, baina azken hauek euren burua sortzen dute, eta neurri batean ulergarriak ez diren orekaren, indarraren eta tentsioaren lege eragileei men egiten diete, horiek itxuratzen baitituzte inguruko espazioko formak. Ekintza ezustekoa baina ordenatua da, irudimena asaldatzen duen eta gainontzeko esplikazioak axaleko bihurtzen dituen dantza abstraktu antzeko bat da.

Hala ere, mugikorrak nola jaio ziren guri esateko, artistak bere obraren historia logikoa kontatzen du berriro: “Nire lehenengo gauza abstraktuak Mondrian, Léger eta Miró ezagutzetik sortu ziren. Hasieran pintatzeari ekin nion, baina horrek aste batzuk besterik ez zuen iraun, laster alanbrea (aspalditik ezaguna nuena) eta objektu solteak lantzen hasi bainintzen. Hasieran objektuak estatikoak ziren (“stabiles”) eta euren arteko erlazio kosmikoaren sentsazioa eragin nahi nuen. Gero ordea konturatu nintzen erlazio horiek ez zirela ziur aski garrantzitsuena, eta malgutasun apur bat sartu nuen erlazio horiek orokorragoak izateko. Ordudanik, mugimendua kontrapuntu moduan duen balioagatik hasi nintzen erabiltzen, koreografia on batean bezala”.

Calder, Alexander, 17 Mobiles by Alexander Calder, erak. kat., Addison Gallery of American Art, Andover (Mass.), 1943, 6. or.

[Itzultzailea: Bitez-Logos®]