Edukira zuzenean joan

Calder. Grabitatea eta grazia

katalogoa

Stabiles

Alexander Calder

Izenburua:
Stabiles
Egilea:
Alexander Calder
Argitalpena:
Madril: TF. Editores, 2003
Neurriak:
27 x 29 cm
Orrialdeak:
308
ISBN:
84-89162-13-1
Lege gordailua:
M-11588-2003
Erakusketa:
Calder. Grabitatea eta grazia
Gaiak:
Artistak | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Mugimendua | Pisua | Tamaina | Abstraction-Création taldea
Mugimendu artistikoak:
Arte Zinetikoa |
Artelan motak:
Eskultura

Garai horretan Jean Arp-ek esan zidan: “Ikus dezagun, zer ziren iaz egin zenituen gauza horiek (Percier galerian erakutsitakoei buruz ari zen)…, stabiles?”.

Harrezkero, hitza neureganatu nuen eta Percier galerian lehenago erakutsitako gauza guztiei izen hori jarri nien, eta gero, orain egiten ari naizen altzairuzko objektu handi guztiei... adibidez Guillotine pour huit [Gillotina zortzirentzat], Guggenheimen 1964an erakutsitakoa.

Ez dirudi kazetariek nire asmoetatik ezer ulertu zutenik. Egin ziren “l’art automobile” delakoari buruzko aipamenak, baita martxa aldatzeko palanka baten itxurako objektu baten argazki bat ere. Ez ziren gai izan ulertzeko, edo besterik gabe, ez zuten nahi izan.

Nire kideek badirudi ulertu zutela. Dena dela adimen nahiko laburrekoa zen batek galdetu egin zidan: “Zein formula erabiltzen duzu zuk?”.

Denbora horretan guztian, Louisak eta biok oso denbora atsegina pasa genuen rue de la Colonie-ko etxean. Campigli ikusi genuen, Villa Brunen ezagutu genuena. Campigli sukaldari bikaina zen. Oilasko bat erosten zuenean, usaindu egiten zuen..., eta imajina ezazue non.

Batzuetan, etxean Abstraction-Créationen osoko bilkura bat egitear egoten ginen. Mondrian-ek diskoak entzun ohi zituen eta burua astinduz, serio-serio honakoa esaten zuen:

“Ça, c’est bon” [Hau ona da].

“Ça, c’est pas bon” [Hau ez da ona].

Egun batean, ikustera joan nintzaion eta ikaragarri harritu ninduen esan zuenean:

“΄Le Boeuf sur le Toit΄-en, urdinez margotu dituzte hormak… Miró-k bezala”.

Txundituta geratu nintzen horrelako kabaretetan ibili eta Miró ezagutzen zuela entzutean. […]

Arrazoiren bat dela eta, St. Louiseko Einstein “Abstraction-Création” delako artista taldera sartu berria zen. Bertako partaide ziren Arp, Mondrian, Robert Delaunay, Pevsner eta Jean Hélion, guztira hogeita hamar bat. Taldean parte hartzeko gonbitea niri ere luzatu zidaten geroago, bertako hainbat kidek burututako azterketa baten ostean: Ville Bruneko nire estudiora etorri ziren eta egiten ari nintzena ikusi zuten. Hartara, ni ere bertako kide bihurtu nintzen.

“Abstraction-Création” taldearen garaian, adierazpen hau egin nuen: “Forma, kolore, tamaina, pisu eta mugimenduko ezberdintasunek egiten dute konposizioa […]. Erregulartasunaren ustezko axolagabekeria, benetan artistaren kontrolpekoa, da obra sortu edo hondatu egiten duena”.

“Stabiles”, 1965eko otsailaren 18a, 11:15etik 12:45era, 130-131. or.

[Itzultzailea: Bitez-Logos®]