Edukira zuzenean joan

Calder. Grabitatea eta grazia

katalogoa

Calder: Inork ez du nigan pentsatzen zaldi bat egin behar denean

Yvon Taillandier

Izenburua:
Calder: Inork ez du nigan pentsatzen zaldi bat egin behar denean
Egilea:
Yvon Taillandier
Argitalpena:
Madril: TF. Editores, 2003
Neurriak:
27 x 29 cm
Orrialdeak:
308
ISBN:
84-89162-13-1
Lege gordailua:
M-11588-2003
Erakusketa:
Calder. Grabitatea eta grazia
Gaiak:
Artea eta espazioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Lan-prozesua | Mugimendua | Oreka | Ingurunea eta natura
Artelan motak:
Eskultura | Pintura
Aipatutako artistak:
Calder, Alexander

Mugikorrak egiten hasi nintzenean, denek hitz egiten zuten mugimenduaz pintura eta eskulturan.

Errealitatean ordea ez zegoen hainbesteko mugimendurik, ekintzak besterik ez.

Nire mugikorrak espazioan dauden objektuak dira; eskultorea naizela diot istiluak saihesteko.

Lurrean pilatutako lohiaren inpresioa da saihestu nahi dudana.

Tipo bat zaldi baten gainean eserita zizelkatu nahiko nuke, baina inork ez nau deitzen zaldi bat egin behar denean.

Nire asmoa zakur baten antzeko zer edo zer egitea da, edo sugarrak bezalakoa; berezko bizia duen zerbait.

Mugikorrak egiteko ideia apurka-apurka etorri zitzaidan. Eskura nuen edozein gauzarekin egiten nuen lan.

Nire eskoziar aitona hargina zen. Londresen lan egin zuen eta gero Estatu Batuetan. Aita aldiz eskultorea nuen. Inoiz ez nuen lan egin berarentzat, berarentzat posatu besterik ez nuen egin.

Ingeniaritza ikasi nuen. Hala ere, ez nituen zenbakiak gustuko. Nagusiak mapa geografikoak ematen zizkidan itsats nitzan.

Unibertsitatea utzi nuenean, ingeniari-lanean aritu nintzen lau urtez.

Azkenik, atera nuen ondorioa izan zen pintore bat nintzela batik bat.

Batzuetan hiruzpalau hilabete jarraian pintatzen dut.

Gehiago pintatzea gustuko nuke. Hala ere, estudio handi batean ere, Estatu Batuetan daukadanean adibidez, nire mugikorren puntek nire mihiseak zulatzeko arriskua dute.

Batzuetan nire mugikorretzako zirriborroak egiten ditut. Hala ere, inoiz ez dakit aldez aurretik zer egingo dudan.

Lodiera ezberdineko xaflak ebakitzen ditut. Hartara, batzuk astunagoak izango dira beste batzuk baino.

1932an egurrezko globo batek unibertso bat egiteko ideia eman zidan, eguzki-sistemaren antzeko zer edo zer.

Hortik dator guztia.

Egurrezko globoetatik forma lauetara nagikeria hutsagatik aldatu nintzen.

Nagikeria aisialdiaren ondorioa da. Jakin behar duzu zure denbora librea erabiltzen, eta hori ona da asmamenarentzat.

Neronek soldatu eta ebaki nituen metalezko xaflak. Xafla handiak azetilenozko soldagailu batekin ebaki nituen. Zenbait jenderi deitu nion niri laguntzeko.

Pazientzia handia behar da ebaketa horiek guztiak egiteko.

Nik ez dut ordea horrelako pazientziarik.

Nire xaflak ebakitzen ditudanean, bi gauzak kezkatzen naute. Bizi gehiago eduki dezaten nahi dut eta orekan pentsatzen dut.

Horrek xafletako zuloena argitzen du.

Garrantzitsuena mugikorra airea harrapatzeko gai izatea da. Mugitzeko gai izan behar da.

Mugikor bat zakur-zain bat bezalakoa da. Haizea harrapatzen duen zakur-zaina ordea.

Zakur-zainek edozein zakur zahar bilatzen dute; nire mugikorrek ordea era guztietako haizeak harrapatzen dituzte, gaiztoa edo ona izan.

Ni neu nire mugikorrak bezalakoa naiz; kaletik nabilenean gauzak harrapatzen ditut.

Calder, Alexander, “Calder: Personne ne pense à moi quand on aun cheval à faire”, Yvon Taillandier-ek jasotako adierazpenak. XXe Siècle, 2. zk., 1959ko martxoaren 15a.

[Itzultzailea: Bitez-Logos®]