katalogoa
Memoriak 1886-1962
Amédée Ozenfant
- Izenburua:
- Memoriak 1886-1962
- Egilea:
- Amédée Ozenfant
- Argitalpena:
- Madril: TF. Editores, 2003
- Neurriak:
- 27 x 29 cm
- Orrialdeak:
- 308
- ISBN:
- 84-89162-13-1
- Lege gordailua:
- M-11588-2003
- Erakusketa:
- Calder. Grabitatea eta grazia
- Gaiak:
- Artea eta umorea | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Mugimendua | Erretratua eta autorretratua | Ingurunea eta natura
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Calder, Alexander
Denetarik egon da Mundu Berriaren Eskola osatzeko: asaldatuak, maltzurrak, xaloak, zuhurrak, Pollock bezalako zoroak eta Calder bezalako burutsuak.
Lehenengo mekanika ikasi zuen, pintore egin zen, Parisera etorri zen 1926an eta bere miniaturako Zirkuko alanbrezko figuratxo dibertigarriak fabrikatu zituen. Zirkuan berberak aurkezten zuen zeremonia-maisuarena egiten zuen, baserritar mardul eta on puskaren umoreaz, betiere dibertigarria gertatzen zitzaigun azkartasun atsegin batez. 1930ean aliketaz baliatuz erretratu batzuk egin zituen, nirea besteak beste.
Segur aski izan zuen Jean Crotti-k 1915ean alanbrez egindako Portrait sur mesure de Marcel Duchamp-en berri [Neurrira egindako Marcel Duchampen erretratua].
Calderren benetako orijinaltasuna 1932an geratu zen agerian, bere eskulturak mugikor bihurtzeko ideia izan zuenean. Eskultura, ezta arkitektura ere, ez dira halabeharrez pintura bezain “mugiezin”, haren bueltan jira egin dezakegulako, eta gure mugimenduak berak ikuspegiak ere aldatzen ditu, eskultura bera jiraka balebil bezala; baina Calderrek lortu du bere konstrukzioen piezak mugikorrak izatea batzuk besteekiko. Multzo orekatu hauetan, aire korronte txikienak kulunka, jirabira, ezkutaketa, berragertze eta trukeen sinfonia iragankor oso bat sortzen du, eta denak jarraitzen du, beti da ezberdin.
Estatubatuar honi eskertu egiten diot, artista askok zoria artista gorentzat jotzen duten garai honetan, aukera mugagabeetan orden pixka bat jarri izana: naturak gutxitan eskaintzen dizkigu adarrak, loreak, fruituak, zeru-zatiak, gure sakoneko eskaeraren arabera. […]. Mekanikari-artista honek inkoherentziak gutxitu egiten ditu artikulazio eta piboten multzoa, hagatxoen ondo kalkulatutako luzerak eta pisuen orekak ondo antolatuz. Hartara, elementuek itxuraz askatasun osoan baleude bezala mugi daitezke, elkarren kontra talka egitea zorrozki debekatua duten arren. Musika baten antzekoa dira: hainbat ildo melodiko altuera eta abiadura ezberdinetan garatzen dira, elkartu egiten dira, eta agurtu, eta gero aldendu egiten dira ondo koipeztatutako gurpilen grazia berarekin, inongo kakofonia gertatu gabe inoiz.
Badago Calderren mekanika atsegin honetan zer edo zer astronomikoa, zerukoa, eta beraz, oso naturala; izan ere, badirudi planeta eta sateliteei kurba lasai eta aldaezinak jarraitzea eragiten dien lege berdinen bidez arautua dagoela dena: orduan, hitz egin al daiteke benetan ZORIAz?
Ozenfant, Amédée, Mémoires 1886-1962, Paris, Seghers, 1968, 549-550. or., pasarteak.
[Itzultzailea: Bitez-Logos®]