Edukira zuzenean joan

Calder. Grabitatea eta grazia

katalogoa

Calder, bere mugikorrak

Alexander Calder

Izenburua:
Calder, bere mugikorrak
Egilea:
Alexander Calder
Argitalpena:
Madril: TF. Editores, 2003
Neurriak:
27 x 29 cm
Orrialdeak:
308
ISBN:
84-89162-13-1
Lege gordailua:
M-11588-2003
Erakusketa:
Calder. Grabitatea eta grazia
Gaiak:
Artea eta teknologia | Artistak | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Mugimendua | Erakusketak | Abstraction-Création taldea
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Calder, Alexander

Mary Reynolds, rue de Montessuyra argazki batzuen bila joan nintzenean ezagutu nuen, eta Villefranchen ikusi nuen berriro, Fordhamen itsasontzitik jaitsi nintzenean. Lagun oso onak izatera iritsi ginen; eta Marc-Antoinen eguberri zuhaitzeko izar onenetako bat jaso ere egin zuen. Arratsalde batean Marcel Duchamp rue de la Colonie-ra eraman zuen nire obra ikus zezan.

Hiru elementuko gailu bat zegoen motor batek bultzatua. Pintatu berria zen eta oraindik ez zegoen erabat lehor. Marcelek honakoa esan zuen: “Axola al dizu?”.

Eskuak gainean jarri zizkionean, objektua gustatu zitzaion antza denez, eta hari esker nire artelanak Marie Cuttoliren Galerie Vignon-en erakustea lortu nuen, Madeleine ondoan.

Galdetu egin nion ea zein izen eman niezaiekeen gauza horiei, eta berak “mugikorra” hitza sortu zuen. Mugitzen den zerbait izateaz gain, frantsesez [eta gaztelaniaz] arrazoi edo kausa esan nahi du.

Duchampek proposatu zidan ere gonbidapen txarteletan motorrak bultzatutako objektua marrazteko, eta idatz nezala:

Calder, bere mugikorrak

Erakusketa apirila aldera inauguratu zen, bertan motordun hamabost objektu zeudela, eta beste hamabost obra zeuden, horietan ere elementuren bat mugitzen zelarik. Nik soka bat jartzen nuen hainbat izkinatatik uhal bat bailitzan, basoko egurketarien talde bateko seinale-arduradun izan nintzen garai baten iragan-minez..., eta soka horiek tenkatu egin behar ziren noizean behin. Erredukzio-engranaje gehienen ardura nik hartu nuenez, nahitaez asko lubrifikatu egin behar ziren. Inaugurazio egunaren zati handiena nire engranajearen gainean makurtua eman nuen, nire kreaturak koipetzen eta doitzen. Louisa etxera itzuli zen eta alkandora garbia ekarri zidan, baina arratsaldearen amaierarako bizar ederra nuen paparrean…

Suposatzen dut Abstraction-Création taldeko [Abstrakzio-Sorkuntza] kide guztiak etorriko zirela nire erakusketara. Bestalde, euren argitalpena garai horretan atera zen gutxi gorabehera. Hainbat urtetan jarraitu zuten...bat urtero. Azkenean ordea diruz gaizki zebiltzan eta norbaiti bururatu zitzaion arrakastadun artista batzuei proposatzea euren artelanen irudiak bidaltzea argitaratzeko, gure irudien ondoan azaltzeko –esperantza zen haiek guk baino gehiago ordainduko zutela argitalpena sostengatzeko–. Norbaitek Picasso gonbidatzea proposatu zuen, eta Delaunay haserretu egin zen.

Brancusi gonbidatu zuten. Argazki bat bidali zuen; ez ordea dirurik.

“Calder ses mobiles”, 1965eko otsailaren 17a, 11:00etatik 12:30era, 126-127. or.

[Itzultzailea: Bitez-Logos®]