katalogoa
Alexander Calder-en tailerra
André Masson
- Izenburua:
- Alexander Calder-en tailerra
- Egilea:
- André Masson
- Argitalpena:
- Madril: TF. Editores, 2003
- Neurriak:
- 27 x 29 cm
- Orrialdeak:
- 308
- ISBN:
- 84-89162-13-1
- Lege gordailua:
- M-11588-2003
- Erakusketa:
- Calder. Grabitatea eta grazia
- Gaiak:
- Artea eta literatura | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Mugimendua | Sinbologia | Soinua | Ingurunea eta natura
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Calder, Alexander
Europatik etorria berria, diotenez…
egia da han burdina eta kobrea gaizkiaren tresnak besterik ez direla
heriotzari eta bizitza gaiztotuari heriotza gehitzen diotenak.
Joan nintzen ordea, zorioneko iheslari,
bizi baten obran etzanda.
Eguna eta gaua hasten dira
hegal ~ alga ~ hosto mugikorren aurrean.
Agur, sorgin-orratz erraldoien errementari
merkurioaren azti, zure iturriak erakusten zuen
malkoak bezalako ur astuna.
Baina ilargi eskarlata txikien karrusel batek
pozez betetzen nau.
Zirku garden batean pentsatzen dut
Eguzkiak zeharkatutako hosto bat da
egun berde batez txori gorri bat ikusi zenuen
txori hori bat jarraitzen;
badakizu naturari lotuak gaudela
lurrari gagozkiola.
Tailerrean goi-goian habetik esekita
argi marrakatuan, gong bat sentikor
airearen gogoen aurrean
zuhurtasun handienarekin kolpatua.
Uso baten oinak hots: zein ordu jotzen ari da?
Ehunzango oso lanpetuaren ordua da
eta gerezien umearen ordua ere bada.
Hemen segundoek ez dute erlojuaren esana jarraitzen
ez dute gelditasuna ulertzen
kanaberen xuxurla gustukoa dute
baita kanaberadiko apoen korrokak
arnas musikalean hain iaio,
eta haiek zure atzamarren artean jolasten dira Calder, lagun hori.
Masson, André, “L’atelier d’Alexander Calder”, eskuizkribuzko poema, 1943, Buchholz Galleryko erak. Katalogorako erreproduzitua, New York, 1947ko abendua.
[Itzultzailea: Bitez-Logos®]