Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Sarrera
Cyrus Kabiru, Betaurreko txundigarriak (C-Stunners)
Iruzkinak
Hitzaurrea
- Izenburua:
- Hitzaurrea
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Arte afrikarra | Sorkuntza artistikoa | Afrika | Europa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
Lehen atal honetan, kontinentearen inguruko aurreiritziei aurka egiteko, estereotipoak eta Afrikaren gaineko ezjakintasuna jorratzen duten lanak daude.
Hemen ordezkatutako diseinatzaileek Afrikaren inguruko gure ikuspegi hertsia zalantzan jarri dute, eta hainbat galdera sorrarazten dituzte: nork sortu zuen kontinentearen ikuspegi hori? Ohartzen al gara Afrikaren benetako tamainaz? Adibidez.
Menderik mende, Afrikari begiratzeko modua Europako esploratzaile eta misiolariek zehaztu dute, haiek bidalitako kroniken bidez. Afrikako diseinuaren deskribapen modernoak ere topikoan erori izan dira. Gaur egungo diseinatzaile grafikoek Afrika hainbat modutan islatzen ari direla ikusiko dugu: kontinentearen inguruko ikuspegi berriak, benetakoagoak, eskaintzen ari dira.