Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Nikolaj Cyon, Alkebu-Lan 1260 AH
Webguneak
Iruzkinak
Kai Krause, Afrikaren benetako tamaina (The True Size of Africa)
- Izenburua:
- Kai Krause, Afrikaren benetako tamaina (The True Size of Africa)
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Artea (Kokapen geografikoa) | Artea eta politika | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Afrika | Pertzepzioa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Krause, Kai
Afrikaren irudikapen grafiko honen izena Afrikaren benetako tamaina da. Kai Krause diseinatzailearen helburua Afrika kontinentearen benetako tamaina adieraztea da; izan ere, askotan, gutxietsi egin izan da.
Mapak, ezagutzen ditugun moduan, lehen aldiz 1569an erabilitako Mercator proiekzioa deitzen zaion sistematik eratorri ziren. Gerardus Mercator kartografo flandriarraren ohorez hartu zuen izen hori. Dena den, sistema ez zen perfektua; izan ere, poloetatik gertu dauden lurraldeek benetan baino handiagoak ematen dute, eta ekuatoretik gertu daudenak txikiagoak. Beste sistema kartografiko batzuk bazeuden arren, Mercatorrena onartu zuten nazioartean Europako merkataritzako bidaiarientzat eta esploratzaileentzat erabilgarriak ziren ibilbide lerroak jasotzen zituelako. Munduko mapan Europari neurri eta protagonismo handiagoa ematen ziola zirudien gainera.
Lan honetan, Krausek Mercatorren sistemak sortzen dituen eskala-akatsak jarri ditu agerian. Ez du ausaz aukeratu herrialde horietan oinarritzea: izan ere, egitura eta prozesu geopolitiko batzuei erreferentzia adimentsua egin die.