Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Anton Kannemeyer, Bitterkomix
Justin Dingwall, Albus
Iruzkinak
Diesel, The Daily African
- Izenburua:
- Diesel, The Daily African
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Luxua | Komunikabideak | Afrika | Europa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
2001. urtean, Diesel izeneko Italiako moda-etxea oso entzutetsu bihurtu zen The Daily African izeneko publizitate-kanpaina zela eta. Kanpainak unibertso paraleloa erakusten zuen. Bertan, afrikar ederrek, aberatsek eta gazteek luxuzko bizimoduaz gozatzen zuten, Diesel arropak soinean zituztela, noski.
Argazkietan gainjarrita, asmatutako egunkari bateko, The Daily Africaneko, titularrak azaltzen ziren. Titularrek etorkinek jasaten dituzten tratu txarrak, ustelkeria eta hondamendi naturalak aipatzen dituzte, baina gauzak ez dira diruditen bezalakoak; izan ere, Europako nazioak dira horiek pairatzen dituztenak, eta Afrika da laguntza ematen dien kontinentea.
Artelan gehienek ez bezala, iragarki horiek oso publiko zabalera iritsi ziren. Gainera, Europako aldizkari entzutetsuetan azaldu ziren (hauxe, esate baterako). Hauen moduko oinarrizko galderak sortzen ziren: Afrikatik iristen diren albisteetan mezua alderantzikatzen denean bakarrik jartzen al du arreta Europak? Eta, Afrikako bizimodua Europakoaren antzekoa izango al litzateke kontinente nagusia balitz? Azken finean, horren entzutetsu bihurtu zen kanpaina hark arreta handia eragin zuen Dieselentzat.