Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Leanie van der Vyver, Scary Beautiful
Wangechi Mutu, Guztia jatearen ondorioa (The End of Eating Everything)
Iruzkinak
Alafuro Sikoki-Coleman, Ebolunionatutako jantzi modernoa (The Modern Evolution Suit)
- Izenburua:
- Alafuro Sikoki-Coleman, Ebolunionatutako jantzi modernoa (The Modern Evolution Suit)
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Emakumea artean | Arte afrikarra | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Feminismoa | Afrika | Umorea
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Sikoki-Coleman, Alafuro
Eboluzionatutako jantzi modernoa (The Modern Evolution Suit) edo ModEv izeneko jantzi honek emakumeak gizarte modernoan zer funtzio duen lantzen du. Alafuro Sikoki-Coleman da egilea eta gaur egun emakume askori ezartzen zaien zama “bikoitzaren” inguruan aritu nahi izan du. Negozioetan arrakasta lortzen duten emakumeak, askotan, etxera itzuli eta “bigarren lanaldia” izaten dute han; ama, sukaldari eta etxekoandre-lana, hain zuzen.
Egoera hori erakusteko, uztartu egin ditu, janzki honetan, negozioetako janzkera eta etxeko lanetarako behar diren gauzak. Negozio-emakume jantziaren azpian, etxean lan egiteko beharrezkoak diren beste geruza batzuk ikus ditzakegu. Askotan, gizarteak, ez du etxeko lan hori aitortzen. Eskuetan etxeko-andre eta umezain gisa dituen zereginetarako tresnak ditu bulegoko ohiko gauzekin batera. Irudi guztien artetik bitan, protagonista testu feministetan murgilduta ikusten da. Ironia-ukitu bat da hori, lanak atzean duen ikuspegi kritikoa nabarmentzeko.