Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Diesel, The Daily African
Ikiré Jones, The Untold Renaissance
Iruzkinak
Justin Dingwall, Albus
- Izenburua:
- Justin Dingwall, Albus
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Gizakia | Emakumea artean | Argazkigintza | Arte afrikarra | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Afrika
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Dingwall, Justin
Albus du izena argazki serie honek. Abian den proiektu bat da, eta elkarlanean ari dira, proiektu honetan, Justin Dingwall argazkilaria eta Thando Hopa abokatu eta modelo albino sowetoarra (Johannesburg-eko auzo bat da Soweto, Hegoafrikan). Hopa da argazkietan azaltzen den modeloa: haur-itxurakoa eta hauskorra; batzuetan aingerua balitz bezala jartzen da argazkirako, beste batzuetan Ama Birjina ekartzen du gogora, baina beti dario aura apain eta femenino bat.
Albinismoaren erretratu deigarri bat dira argazkiak. Melanina-gabeziak sortzen du albinismoa; hau da, ileari, begiei eta azalari kolorea ematen dien pigmentuaren gabeziak. Edozein pertsonak izan dezake albinismoa; hala azaltzen du Hopak berak: “Emakume zuri baten azalean bizi den emakume beltz bat naiz ni”. Dingwallen argazkiek zalantzan jarrarazten dizkigute edertasunarekiko ditugun jarrerak, edertasuna, izan ere, edozein forma, neurri eta koloretakoa izan baitaiteke. Albus serie honen bidez, eztabaida publikoa piztu nahi zuen Dingwallek beti tabu izan duten albinismoari buruz. Afrikan, bazterkeria, sineskeria eta indarkeria jasaten dituzte albinoek askotan. Hala, Afrikako toki askotan, botere magikoak dituztela uste dute. Batzuk hil ere egiten dituzte, haien gorputz-atalak oso preziatuak baitira.