Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Zanele Muholi, Izatea (Being)
Alafuro Sikoki-Coleman, Ebolunionatutako jantzi modernoa (The Modern Evolution Suit)
Iruzkinak
Leanie van der Vyver, Scary Beautiful
- Izenburua:
- Leanie van der Vyver, Scary Beautiful
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Artea eta moda | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Diseinua | Afrika | Neurrigabekeria
- Aipatutako artistak:
- van der Vyver, Leanie
Oinetako altu-altu hauek Leanie van de Vyver diseinatzaileak sortutakoak dira. Amsterdameko Gerrit Rietvweld Academie akademian ikasketen amaierako proiektua modako produktu enblematiko honen inguruan egin zuen; takoi altuko zapaten inguruan, hain zuzen, eta “Scary Beautiful” (“ederrak eta beldurgarriak”) oinetako bihurtu zituen. Izen horixe jarri zien. Muturreko gehiegikeria erabili duen arren, zapatak, berez, jantzi daitezke, baina nabarmen eragiten diote janzten dituenaren mugikortasunari eta gorputzaren formari. Adierazpen ausart honen bidez jarri du diseinatzaileak zalantzan modaren eta edertasunaren ideia.
Modaren historia gordina izan da askotan. Iraganean, edertasunaren idealera gerturatzeko ordaindu beharreko prezio merkea besterik ez zen min fisikoa, baita edertasunak ekartzen zituen gizarte maila ona eta ezkontide ona ziurtatzeko aukera ere. Baziren gerri estu-estua izateko emakumeen kaxa torazikoa kaltetu zezaketen kortse edo gerruntzeak eta oinetako behatzak galtzeraino mintzen zituzten oinetakoak. Ezin esan modaren gaur egungo irizpide batzuk samurragoak direnik. Zapata hauen bidez, Leonie van der Vyver-ek etsipena adierazten du modaren munduak sortzen dituen itxaropen aseezin eta ez-errealistekiko.