Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Kai Krause, Afrikaren benetako tamaina (The True Size of Africa)
Nosarieme Garrick, Horrelakoa da nire Afrika (My Africa Is)
Iruzkinak
Webguneak
- Izenburua:
- Webguneak
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Arte afrikarra | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Diseinua | Artea eta Internet | Afrika
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Duret, Younes | Jacobs, Sean
Azken urteotan, webguneak panafrikanismoaren adierazpen bikain bihurtu dira. Horietako bat da esate baterako, Sean Jacobs akademikoak sortutako Africa is a Country (“Afrika lurralde bat da”) webgunea. Afrika entitate bakar gisa jorratzeko joera inperialistari jarraitzen dion arren, webgunearen estilo zuzenari eta informatiboari esker, topiko hori elkartasuneko adierazpen bihurtzea lortzen du.
Badaude arteari eta kulturari buruzko beste atari panafrikar batzuk ere. African Digital Arts, Afrikadaa eta Art Base Africa izenekoek Afrikako sormen-adierazpenaren konplexutasuna erakusten dute. Xede dute kontinentearen aniztasuna eta munduaren inguruko ikuspegi afrikar ugariak erakustea.
Lurmutur Hiriko Unibertsitateko African Center for Cities-eko Cityscape argitalpenak Afrikako hiriak ditu oinarri. Kontinenteko hiri-baldintzak aztertu ditu bertako ikuspegitik abiatuta.
Tokiko eta kontinente mailako hainbat ekimen dago. Dar es Salaam-en, Tanzanian, Anza izeneko sareko eta inprimatutako argitalpenean, ekialdeko Afrikako arkitektetura lantzen dute. Aldiz, Marrakexen, Younes Duret diseinatzaileak zuzendutako Design Maroc sareko aldizkariak ardatz ditu Afrikako iparraldeko herrialdeak. Hegoafrikan, Future Cape Town argitalpena 2010. urtean FIFAren Futboleko Munduko Kopa antolatu ostean kaleratu zuten, eta Lurmutur Hiria Hegoafrikako diseinuaren hiriburu gisa aztertzen du. Ordutik, beste edizio batzuk sortu dituzte Johannesburgorako, Lagoserako eta Londreserako.