Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Oju Africa, Oju Emoticon App sakelako telefonorako aplikazioa
Zanele Muholi, Izatea (Being)
Iruzkinak
Maki Oh, I came to myself in a dark wood, 2014/2015eko udazken/neguko Virgin bildumakoa
- Izenburua:
- Maki Oh, I came to myself in a dark wood, 2014/2015eko udazken/neguko Virgin bildumakoa
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Folklorea | Arte afrikarra | Artea eta industria | Artea eta moda | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Diseinua | Maki Oh
- Aipatutako artistak:
- Osakwe, Amaka
Afrikan finkatutako moda-marka bat da Maki Oh, Amaka Osakwe diseinatzaile nigeriarrak sortutakoa. Hemen ikusgai dugun Virgin bildumak Osakweren joskintzarekiko pasioa eta artisau-lanekiko maitasuna uztartzen ditu. Nigeriako ehun tradizionala, asoke delakoa, erabiltzea gustatzen zaio. Kotoi- edo zeta-harizpiekin egiten dute eta eskuz ehuntzen da zurezko ehungailuetan. Bilduma honetarako, lurex haria probatu zuen, metodo tradizionalak eguneratzeko asmoz.
Begira diezaiogun soineko marroiari. Gaineko geruza shantung zetaz egindakoa da eta Maki-Oh-k berak garatutako mozte-teknika baten bidez apainduta dago. Geruza horren azpian, zeta biluzizko bi tonu daude, eta egur itxura egiten dute. Danteren Jainkotiar Komedia lanaren hasierako aipuari egiten dio erreferentzia. Hona aipua: “Baso ilun batean aurkitu nuen neure burua”.
Bilduma honetan, hitzak erabili ditu Amaka Osakwek gizakiok behin eta berriro baliozkotuta sentitzeko dugun beharra aztertzeko. Maitale bati edo ispiluari hainbat esaldi errepikatzen dizkien pertsonaiak irudikatzen ditu; adibidez, “Esan bakarra naizela”, “Ez inoiz esan ezetz”. Esaldi horiek yoruba hizkuntzara itzuli ditu eta asoke zeta-oihaletan daude eskuz margotuta.