Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Sam Hopkins, Lukas Pusch, Alexander Nikolic, Fred Otieno, Julius Karanja, Slum Tv
Diesel, The Daily African
Iruzkinak
Anton Kannemeyer, Bitterkomix
- Izenburua:
- Anton Kannemeyer, Bitterkomix
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Arte afrikarra | Sorkuntza artistikoa | Herri-kultura | Hegoafrika | Apartheid | Arrazakeria | Komunikazioa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Komikia
- Aipatutako artistak:
- Kannemeyer, Anton
Bittercomix izan zen Hegoafrikako lehen underground aldizkaria. 1992an sortu zuten Anton Kannemeyer-ek eta Conrad Botes-ek. Aldizkariko istorio eta ilustrazioen gai nagusiak gaur egun Hegoafrikan tabua dira oraindik: gazteen arraza arteko doktrinamendua, sexu-errepresioa eta arrazismoa apartheidaren ondoren. Bittercomixek istorioak era askotara kontatzen ditu: kontakizun autobiografikoak, pornografia eta gai politiko eta sozialeko bineta kritikoak, esate baterako.
Aldizkariaren sortzaileak, Kannemeyerrek, Hegoafrikan apartheida ezeztatu eta komunikabideak liberalizatu ondoren, tabu horiei aurre egitea erabaki zuen. Arrazakeria eta beste opresio modu batzuk ofizialki abolituta zeuden arren, nazio demokratiko berriaren gainazalaren azpian ezkutuan jarraitzen zuten. Kannemeyerren lanaren oinarri dira gazteagoa zenean autoritatea zuten pertsona batzuen eskuetan jasan zuen indarkeria eta indarkeria horren erantzule zen afrikaner kultura menderatzailea.