Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Hitzaurrea
Jim Chuchu, Zapalkuntza guztiek lotura dute (All Oppression is Connected)
Iruzkinak
Cyrus Kabiru, Betaurreko txundigarriak (C-Stunners)
- Izenburua:
- Cyrus Kabiru, Betaurreko txundigarriak (C-Stunners)
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Arte afrikarra | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Sinbologia | Hondakinak | Afrika
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura-objektua
- Aipatutako artistak:
- Kabiru, Cyrus
Tramankulu metaliko hau betaurreko forman oinarrituta dago: erdiko bi zirkuluak begiak egongo liratekeen tokian daude. Cyrus Kabiru artista kenyarraren Betaurreko txundigarriak (C-Stunners) eskultura-sailaren parte da lan hau. Serie horrek artearen, performancearen, modaren eta diseinuaren arteko mugak lausotu eta hainbat baliabide bateratzen ditu: eskultura, pintura eta argazkigintza, adibidez. Eskultura bakoitzak istorio paregabea kontatzen du eta, aldi berean, gai berarekin lotuta dago.
Kabiruk berak topatutako eta baztertutako objektuetatik abiatuta sortzen ditu eskulturak: torlojuak, alanbrea, koilarak edo kortxoak, adibidez. Material horiek hartu eta muntatu egiten ditu beste itxura bat har dezaten, birziklapenaren botere eraldatzaileaz baliatuta objektuei bigarren aukera emateko. Botatako zaborra sormen-lan berria ekartzen du Kabiruren ustez.
Betaurreko txundigarriak lanek gogorarazten digute beste batzuek gure ikus-eremua estutu edo enfokatu egin dezaketela, horren bidez mundua nola ikusten dugun zehaztuz. Hori gogoan izanda, Betaurreko txundigarriak serieak Afrikaren inguruan izan ohi dugun ikuspegi mugatuaren inguruko arreta erakarri nahi du. Izan ere, ikuspegi hori aurreiritziz beteta egon ohi da eta ikusmenaren gabeziak zuzentzea baino askoz ere zailagoa da hori zuzentzea.