Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Jean Depara, Titulurik gabea (Bizizaleak) [Untitled (Les Viveurs)]
Mário Macilau, Trantsizio-uneak (Moments of Transition)
Iruzkinak
J.D “Okhai Ojeikere, Orrazkerak (Hairstyles)
- Izenburua:
- J.D “Okhai Ojeikere, Orrazkerak (Hairstyles)
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Emakumea artean | Argazkigintza | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Orrazkerak | Afrika
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- J.D. 'Okhai Ojeikere,
Serie honetan, Ojeikere argazkilari nigeriarrak artelan bihurtu zituen emakumeen buruak. 40 urte baino gehiago eman zituen Ojeikerek argazki hauek lantzen eta ia 1000 argazki atera zituen. Horrela lortu zuen Nigeriako ile-apaingintzako tekniken aniztasuna jasotzea. Kalean, bulegoetan eta jaietan atera zituen argazkiak, denak antzeko planteamenduan oinarrituta: zuri-beltzeko argazkiak, goitik aterata, batzuk aldamenetik. Argitasunaren eta iluntasunaren arteko kontraste handi horrek nabarmendu egiten du orrazkeren eskultura-izaera hori.
Ile-apaintzaileek nola lan egiten zuten begira egoten zen Ojeikere. Sortutako estiloak dekoraziozkoak dira, baina baita sinbolikoak ere, eta emakumeen jatorri soziala eta kulturala islatzen dute. Argazkietan orrazkeren edertasuna eta argazkien atzean dagoen historia ere ikusten da; izan ere, irudi bakoitzaren atzealdean argazkia zer egunetan eta tokitan atera zuen, emakumearen izena eta emakumearentzat orrazkera hark zer esan nahi zuen idazten zuen. Gainera, balio dokumentala eta estetikoa izateaz gain, argazkiek inpaktu bisual bortitza ere sortzen dute eta Afrikatik kanpoko askok ezezaguna dugun arte-forma hau erakusten dute.