Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Mário Macilau, Trantsizio-uneak (Moments of Transition)
Omar Victor Diop, Banitateen estudioa (The Studio of Vanities)
Iruzkinak
Héctor Mediavilla, S.A.P.E 1.zk., Brazzaville-ko sapeur gizonak (S.A.P.E #1, The Sapeurs of Brazzaville)
- Izenburua:
- Héctor Mediavilla, S.A.P.E 1.zk., Brazzaville-ko sapeur gizonak (S.A.P.E #1, The Sapeurs of Brazzaville)
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Artea eta komunikabideak | Artea eta moda | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolonialismoa | Afrika
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Mediavilla, Héctor
Argazki hauetan Kongoko Errepublikako SAPE mugimenduaren ordezkariak ikus daitezke. SAPE mugimenduak, hots, “Société des Ambianceurs et des Personnes Élegantes” (Parrandazaleen eta pertsona eleganteen elkarteak, frantsesez), kolonialismo frantsesean ditu erroak. Iraganean, kongoar askok, begi bat Parisa begira jarrita, oso arropa dotoreak janzten zituzten eta moda Frantziako marka garestietako arropak jantzita ibiltzen ziren Brazzavilleko kaleetan. Mugimendu hark bizirik jarraitzen du oraindik; gizon-talde informal bat da orain eta dotoretasuna eguneroko bizimodu gogorraren aurkako antidoto gisa erabiltzen dute.
Héctor Mediavilla-ren argazkiak sapeur-en eguneroko bizimodua ezagutzeko leihoa dira eta itxura sofistikatuaren eta bizitzeko duten espazio xumearen arteko kontrastea erakusten dute. Sapeurs esaten dieten horiek Mendebaldeko komunikabideen arreta piztu dute, batez ere Mediavillak garagardo marka ezagun baterako iragarki baten protagonista bihurtu zituenetik. Eztabaida ere piztu du erakusketa honek: Sapeurs-ak edertasunaren ideia koloniala goraipatzen dutela salatu dute. Baina ez zaie axola. Dotore jantzita eta besteei zein haien buruei plazera emanez eguneroko arazoetatik ihes egiten duten artistatzat dute haien burua.