Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Tahir Carl Karmali, Jua Kali
Jatorria eta Etorkizuna
Iruzkinak
Safaricom, M-Pesa
- Izenburua:
- Safaricom, M-Pesa
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Artea eta ekonomia | Sormena | Afrika | Komunitatea | Zientzia eta Teknologia
“Sakelako telefonoarekin taxi bat ordaintzea errazagoa da Nairobin New Yorken baino” adierazi zuen The Economist astekariak 2013an, arrazoiz. Neurri handi batean M-Pesa deituriko diru-transferentzietarako sistema mugikor iraultzaileari esker izan da. 2007an ezagutzera eman zuen Safaricom enpresak. Sistema horri esker, erabiltzaileak dirua erraz truka dezake enpresa eta norbanakoaren artean, teknologia baxuko sakelako telefono zahar baten bidez testu-mezu bat bidaliz gero.
Zerbitzuak 12,2 milioi erabiltzaile aktibo ditu; Kenyako biztanleria helduaren erdia baino gehiago. Susie Lonie-k eta Nick Hughes-ek sortu zuten M-Pesa mikro-maileguak ordaintzeko; hein batean, Erresuma Batuak finantzatu zuen proiektua. Baina egitasmoak bere bidea egin zuen proba-fase ostean, eta orain munduko diru-transferentziarako sistema mugikor arrakastatsuenetarikoa da. Arrakasta ziurtatu zenetik, Safaricomek M-Shwari ezagutzera eman du, aurrezki- eta mailegu-zerbitzu bat; eta M-Kopa hornitzailearekin elkartu da, sare elektrikorako konexiorik ez duten bezeroentzako aurrez ordaindutako eguzki-energia eskaintzen duen hornitzailearekin. M-Pesa berak jarduera zabaldu du Tanzaniara, Hegoafrikara, Afganistanera, Indiara eta Errumaniara.