Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Tahir Carl Karmali, Dennis Muraguri, Tonney Mugo, Jua Kali City
Bodys Isek Kingelez, Kongoko izar gorria (Étoile Rouge Congolaise)
Iruzkinak
Wakulima merkatua, Nairobi (Wakulima Market, Nairobi)
- Izenburua:
- Wakulima merkatua, Nairobi (Wakulima Market, Nairobi)
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Arkitektura | Sinbologia | Ekonomia | Hirigintza | Merkatua | Herri-kultura | Afrika
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
Wakulima Market Nairobiko, Kenyako hiriburuko, elikadura-merkatu handiena da. Merkatariei eguzki eta euriarentzako babesa eskaintzen die; inguruko soroetako produktu freskoak saltzen zaizkie hiriko biztanleen erdiei. Gune ireki honek 7000 merkatari hartzen ditu; 3000rentzat diseinatu zen 1966an, baina bikoitza elkartzen dira. Inauguratu eta gutxira, merkatua txiki geratu zen, eta denbora asko daramate hiri kanpoaldean birkokatzeko beharraz hitz egiten.
Dena dela, kokapen aldaketaren ondorioz Wakulima merkatuak izaera eta garrantzia galduko luke, erdigunean egotean, praktikoa izateaz gain, kulturen topagune eta arragoa bilakatu baita. Lurralde askotako pertsonak Nairobiko biztanleekin nahasten dira. Horrexegatik, merkatua leku giltzarri bilakatu zen Kenyak independentzia eskuratu zuenean, jendea han elkartzen baitzen, gobernuko eraikuntzen itzalean, produktuak eta informazioa trukatzeko. Paper garrantzitsua bete zuen kenyarren identitatea egonkortzeko garaian. Merkatuaren esanahi sinbolikoa arkitektura-ildo egonkorretan eta hormigoizko zutabeetan islatzen da; erabilera praktikoa edukitzeaz gain, nazioari trukerako foro garrantzitsua eskaintzen dio.