Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Hank Willis Thomas, Beltzen zilegizko lekua (Black Righteous Space)
Iruzkinak
Oliver Hardt, Eraikin honek guztiontzako abestuko du (This Building will sing for all of us)
- Izenburua:
- Oliver Hardt, Eraikin honek guztiontzako abestuko du (This Building will sing for all of us)
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Artea eta historia | Arkitektura | Sormena | Sinbologia | Museoak | AEB | Afrika | David Adjaye
- Artelan motak:
- Ikus-entzunezkoa
- Aipatutako artistak:
- Hardt, Oliver
30 minutuko luzera duen Oliver Hardt-en dokumental honek David Adjaye Ghanako-Britainia Handiko arkitektoa erretratatzen du. Filmak modu berezian aztertzen du Adjaye-ren diseinua Washingtongo Historia eta Kultura Afroamerikarraren Museo Nazionalerako, historia afroamerikarrerako eraikinik garrantzitsuenetako baterako.
70 arkitekto baino gehiago gonbidatu zituzten nazioarteko lehiaketa batera eta David Adjaye-ri esleitu zioten kontratua. 2009an, lehiaketaren azken txandan, Sir Norman Foster eta Diller Scofidio + Renfro arkitekto handiak, besteak beste, zeuden lehiakideen artean. Dokumentalarekin batera, Adjayeri eta proiektu-buruei egindako elkarrizketak ageri dira, eta museoa arakatzen du zirriborroen eta ereduen bidez.
Museo berriaren kokapena, National Mall-en amaieran, Washington Monumentuaren inguruan, oso adierazgarria da. Estatu Batuetako gizartearentzako iraganerako, orainerako eta etorkizunerako erreferentzia-puntua da. Bertan amaitu zen “Washingtoneko Martxa” handia ere 1963ko abuztuan. Askatasunaren aldeko martxa honen ondoren egin zuen Martin Luther King-ek Lincoln Memorialaren eskaileretan “Badut amets bat” diskurtso historikoa.