Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
El Anatsui, Nane
Zohra Opoku, Argizariz tindatutako espetxea (Wax Print Prison), Nork darama nire elastikoa (Who Is Wearing My T-Shirt) sailekoa
Iruzkinak
Omar Victor Diop, Diaspora proiektua (Project Diaspora)
- Izenburua:
- Omar Victor Diop, Diaspora proiektua (Project Diaspora)
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Argazkigintza | Artea eta kirola | Artearen historia | Sinbologia | Erretratua eta autorretratua | Afrika | Espainia
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Diop, Omar Victor
Autoerretratuen serie honetan, Omar Victor Diop artistak XVII., XVIII. eta XIX. mendeetako Europako moda erabiltzen du.
Diaspora proiektua Diop Espainian izan zen aldi batean sortu zen, pinturaren antzinako maisuen lanetan afrikarren hainbat irudi ikusi eta harrituta geratu zenean: lan horietan antzeman zuen duintasunak eta dotoreziak gogoeta eginarazi zion Afrikako diasporako lehen ordezkari horiei ematen zitzaien errespetuaren inguruan.
Irudi hauetan inspiratuta, Diop migrazioko istorio arrakastatsuei buruz gogoeta egiten hasi zen. Egungo Europako gizartearen begietara arrakasta handiena duten Afrikako herritarretan zentratu zen: futboleko izarrak. Harro dagoen noble baten moduan dotore jantzita pausatzen duen bitartean, Diopek futboleko botak daramatza jantzita edo txartel gorri bati edo futboleko baloiari eusten dio. Horrela, kirolari moduan beren herrialdeetatik kanpo bizi diren afrikar aberats eta ospetsuen inguruan Mendebaldekoek duten ikuspegiari buruzko gogoeta egiten du. Bestalde, Diopi deigarria egiten zaio atzerriko herrialde batean banako horiek duten patua: beti exotikotzat hartzen dituzte.