Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
J.D “Okhai Ojeikere, Orrazkerak (Hairstyles)
Héctor Mediavilla, S.A.P.E 1.zk., Brazzaville-ko sapeur gizonak (S.A.P.E #1, The Sapeurs of Brazzaville)
Iruzkinak
Mário Macilau, Trantsizio-uneak (Moments of Transition)
- Izenburua:
- Mário Macilau, Trantsizio-uneak (Moments of Transition)
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Argazkigintza | Artea eta gizartea | Artea eta moda | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Diseinua | Etorkizuna | Afrika
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Macilau, Mário
Argazki-serie honetan gaur egungo gazte mozambiketarrak ikus daitezke, aisialdian. Mário Macilau argazkilariak igandeetan atera zituen argazkiak, Maputoko gazteak nahierara janzten diren egunean, hain zuzen. Arropa batzuk edo besteak aukeratuta eta pose jakinak eginez, besteak harritzen edo txunditzen saiatzen dira, baina estiloa bada norbere identitatea bilatzeko modua ere, eta horrek lagundu egiten die taldearen zati bihurtzen.
Hemen ikusten dugun arropa, janzkera tradizionalaren eta mendebaldeko joeretan oinarritutako moda hiritarraren arteko nahasketa da. Europan egonaldia egin eta Mozambikera itzultzen diren ikasleek ideia berriak ekartzen dituzte eta arropa europarraren eskari handia sortu da Maputon, indarra hartzen ari den bigarren eskuko merkatuan.
Argazkiei erreparatuta, Macilauren hizkuntza bisualak omenaldia egiten dio Afrikako estudioko argazkigintzak XX. mendearen erdialdean izan zuen urrezko aroari. Hala, lotura bat ezartzen du 1960ko eta 1970eko hamarkadetako belaunaldiarekin; kolonialismotik askatu izana ospatzen ari zen belaunaldi harekin, hain zuzen. Gaur egungo gazte afrikarrek bezala, haiek ere baikortasunez begiratzen zioten etorkizun handia izango zen hari eta zituzten itxaropenei zegokien estiloa hartu zuten.