Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Wangechi Mutu, Guztia jatearen ondorioa (The End of Eating Everything)
Espazioa eta Objetua
Iruzkinak
Clam Magazine aldizkaria
- Izenburua:
- Clam Magazine aldizkaria
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Arte afrikarra | Artea eta moda | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Diseinua | Komunikabideak | Afrika
Clam gizon eta emakumeentzako aldizkaria da; moda, arkitektura, musika, diseinua, artea, aisialdia, bidaiak, ekintza sozialak eta diseinu afrikarrari buruzko ideiak adierazteko gunea eskaintzen du. Sortzaileen iritziz, aldizkaria irudiak aurkezteko eta partekatzeko eta horiei buruz eztabaidatzeko foro bat da.
Clam Studio-k argitaratzen du Clam aldizkaria Parisen; irudiaren, diseinu grafikoaren eta publizitatearen kontzeptuak garatzen ditu bezeroentzat. Azken 11 urteetan, aldizkariaren bi ale argitaratu dira urtean, Japonian, AEBn, Europan eta Brasilen. Hainbat hizkuntzatara itzuli da eta pertsonaia interesgarri ugariren informazio eta erreportajeak eskaintzen ditu.
Sortzaileen esanetan: “Aldizkariaren asmoa benetan gustuko ditugun gauza horietaz hitz egitea zen. Egiten dugu gustuko dugulako egitea. Ez gara moda-joerez arduratzen. Baina pentsatzen dut moda-aldizkaria ere badela, nahiz eta, berez, modu bisualean aurkeztutako sormenari buruzko aldizkari bat izan. Ekintzaile sozialak, berrikuntza eta gai askoz gehiago ere lantzen ditu; baina hori guztia ikuspegi oso gizatiarretik egiten da”.