Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Fabrice Monteiro, Profezia (The Prophecy)
Tahir Carl Karmali, Jua Kali
Iruzkinak
Amadou Fatoumata Ba, Txirikordatutako kanapea (Canapé tressé) eta Txirikordatutako pufa (Pouf tressé)
- Izenburua:
- Amadou Fatoumata Ba, Txirikordatutako kanapea (Canapé tressé) eta Txirikordatutako pufa (Pouf tressé)
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Arte afrikarra | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Espiritualtasuna | Hondakinak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Ba, Amadou Fatoumata
Eskultura erraldoi hauek Dakarreko, Senegaleko hiriburuko, hondartzan ikus daitezke. Amadou Fatoumata Ba artistaren estudiorako bidea erakusten dute; kautxuzko pneumatikoak erabiltzen ditu artea egiteko material gisa. Tresna sinpleen bidez, horietako batzuk berak eginak, kautxua moztu, bihurritu eta txirikordatu egiten du, eta esanahi berria ematen dio.
Normalean, gauez egiten du lan, fedeak eragin handia duen lan-etika bati jarraituta. Baye Fall izeneko komunitate bateko kide da, Ermandade Musulman Sufiaren jarraitzaile; haientzat gogor lan egitea jainkotasunaren adierazpen bat da.
Bak gustuko du pneumatikoekin lan egitea, suntsiezinak baitira. Hark hala azaltzen du: “Pneumatiko zaharren bila hasi nintzenean, jendeak erotuta nengoela pentsatzen zuen. Baina pneumatikoak abentura bat dira bere horretan. Bidaietan bidelagun dira; zuk nahi duzun tokiraino joaten dira zulatu eta bota arte. Baztertzen edo baliogabetzat jotzen den oro berriro ere biziberritu daiteke”.