Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Cyrus Kabiru, Betaurreko txundigarriak (C-Stunners)
Nikolaj Cyon, Alkebu-Lan 1260 AH
Iruzkinak
Jim Chuchu, Zapalkuntza guztiek lotura dute (All Oppression is Connected)
- Izenburua:
- Jim Chuchu, Zapalkuntza guztiek lotura dute (All Oppression is Connected)
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Generoa eta sexualitatea | Giza harremanak | Arte afrikarra | Artea eta gizarte iraultza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Afrika
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Chuchu, Jim
Koadroaren erdialdean nagusi diren hitzek, “All Oppression is Connected” (“Zapalkuntza guztiek lotura dute”) ematen diote izena lanari. Erdialdeko letra zuri handi horien inguruan, opresioaren alderdi ugariekin lotutako hitzek, esloganek eta esamoldeek osatzen duten koloreen bilbea ikus dezakegu. Hasiera batean, ausazko hitzak direla eman dezake, baina opresioarekin amaigabean lotutako ideiak eta ekintzak, mundu osoko pertsonengan eragina dutenak, erakusten dituzte.
Jim Chuchu artista kenyarraren lana da. Staceyann Chin artista eta aktibista jamaikarraren poesian oinarrituta dago. Chin-i bezalaxe, Chuchu-ri gutxiengoen eskubideen aldeko borroka lantzea interesatzen zaio eta, bereziki, gutxiengo sexualen eskubideena. Chuchuk kausa oso modu publikoan babestu izan du eta bere burua ere arriskuan jarri izan du Afrikako gizarteek gutxiengo sexualekiko duten jarrera kontserbadorea dela eta.