Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Nosarieme Garrick, Horrelakoa da nire Afrika (My Africa Is)
Anton Kannemeyer, Bitterkomix
Iruzkinak
Sam Hopkins, Lukas Pusch, Alexander Nikolic, Fred Otieno, Julius Karanja, Slum Tv
- Izenburua:
- Sam Hopkins, Lukas Pusch, Alexander Nikolic, Fred Otieno, Julius Karanja, Slum Tv
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Arte afrikarra | Artea eta politika | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Etorkizuna | Herri-kultura | Afrika | Alaitasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Ikus-entzunezkoa
- Aipatutako artistak:
- Hopkins, Sam | Karanja, Julius | Nikolic, Alexander | Otieno, Fred | Pusch, Lukas
Afrikaren inguruan ikusten ditugun irudiak negatiboak izaten dira: haurrak arropa zikinaz, txabolak eta estolderia gabeko kaleak. Dirua biltzeko garaian eragingarriak izan daitezkeen arren, errealitatearen inguruko irudi distortsionatua ere erakusten dute. Horregatik, 2007an, Sam Hopkins-ek Slum TV sortu zuen Vienan bizi ziren Alexander Nikolic eta Lukas Pusch artistekin, eta Fred Otieno-rekin eta Julius Karanja-rekin batera. Haien helburua Hopkinsen jaioterriaren, Kenyaren, inguruan egin ohi den irudikapen negatiboa indargabetzea zen.
Afrikaren alderdi zirraragarriena erakutsi nahi zuen, Nairobiko iparraldean dagoen Mathare auzoko giro alaia, adibidez. Hori lortzeko, bi aste eman zituzten bertako bizilagun interesdunei telebista nola egiten den erakusten. Dokumentalak, erreportajeak, film laburrak eta komedia-serie bat ekoitzi zituzten. Ondoren, Mathareko bizilagunek pantaila handian ikusi ahal izan zituzten.
Slum TVk nazioarteko interesa sortu zuen 2008an Kenyan egin zituzten hauteskunde orokorren ondoren. Hauteskundeen ondoren gertatu ziren matxinadetan, gatazka bereziki bortitza izan zen Matharen. Dena den, Slum TVk auzuneko biztanleak aihotzak eskuetan zituztela ez erakusteko erabakia hartu zuen. Horren ordez, Bakearen Albistegia sortu zuten etnikoki mistoa den kokaleku horretako elkartasuneko eta elkarren arteko babeseko istorioak kontatu ahal izateko. Slum TV garapenerako laguntza-proiektu gisa ikusi zuen zenbaitek, baina sortzaileek nabarmendu nahi dutenez, bertako komunitatearen proiektua, sortzailea eta dinamikoa, da.