Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Héctor Mediavilla, S.A.P.E 1.zk., Brazzaville-ko sapeur gizonak (S.A.P.E #1, The Sapeurs of Brazzaville)
Drum eta Ovation aldizkariak
Iruzkinak
Omar Victor Diop, Banitateen estudioa (The Studio of Vanities)
- Izenburua:
- Omar Victor Diop, Banitateen estudioa (The Studio of Vanities)
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Argazkigintza | Arte afrikarra | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Diseinua | Afrika | Selly Raby Kane
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Diop, Omar Victor | Keïta, Seydou | Sidibé, Malick
Proiektu hau, Banitateen estudioa (The Studio of Vanities, Dakarren loratzen ari den kultura-mugimenduaren erretratua da. Omar Victor Diop-ek haren belaunaldiko artista, diseinatzaile, jostun eta musikari modernoenak erretratatu ditu.
Diopek arreta handia eskaintzen die atzealdeei argazkietan eta, horretarako, modeloen izaera eta jatorri kulturala osatzen dituzten diseinuak aukeratzen ditu. Selly Raby Kane moda-diseinatzaileari eginiko erretratu honetan, adibidez, kenté ehunaren kolorea soinekoaren ia-ia berdina da. Ikuspegi hori Afrikako estudioko argazkilaritzaren tradizioaren ildokoa da. Malick Sidibé eta Seydou Keïta argazkilariak dira, beste batzuen artean, tradizio horretako ereduak. Hala ere, Diopek, azken horiek ez bezala, argazkilaritzako teknika modernoak erabiltzen ditu. Modeloekin lan egiten du Diopek argazkietarako zer jarrera, zer atzealde eta zer atrezzo erabili erabakitzeko. Hala, norbanakoaren funtsera gerturatzea lortzen du, Dakarreko gaur egungo kultura mugimenduaren aniztasuna eta energia azaleratuz.