Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Alafuro Sikoki-Coleman, Ebolunionatutako jantzi modernoa (The Modern Evolution Suit)
Clam Magazine aldizkaria
Iruzkinak
Wangechi Mutu, Guztia jatearen ondorioa (The End of Eating Everything)
- Izenburua:
- Wangechi Mutu, Guztia jatearen ondorioa (The End of Eating Everything)
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Gizakia | Emakumea artean | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Santigold
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Animazioa
- Aipatutako artistak:
- Mutu, Wangechi
The End of Eating Everything izena du animaziozko film labur honek, eta Kenyako Wangechi Mutu artista bisualaren eta Santigold sortzaile geldiezinaren arteko lankidetza da.
Filmean, Santigold kantari estatubatuarrak Medusan oinarritutako irudi femenino bat interpretatzen du, eta paisaia post-apokaliptiko batean azaleratzen da. Txori-multzo handi batekin gurutzatu eta irrika handiz irensten ditu; bitartean, gradualki, agerian geratzen joango da zauriz betetako haren gorputz taupakari itxuragabea. Gizakien gorputz-adarrak eta makinen piezak ateratzen zaizkio gorputzetik, eta azaleko poroetatik, ke pozoitsua. Azkenean lehertu egiten da, eta emakume buru asko erditzen ditu. Munstro horrek Lur planeta sinbolizatzen du, eta gizarte modernoaren kontsumo aseezina.
Wangechi Mutuk orain arte egindako sormen-asmakuntza garrantzitsuenetako batzuk konbinatzen ditu filmak. Hor sartzen dira 2005eko Tumoreak saila: minbizia erabiltzen zuen gure izatearen egungo egoeraren metafora gisa. Era berean, Guztia jatearen ondorioa (The End of Eating Everything) lanean, planeta-izakia galduta dago kutsatutako atmosfera batean, eta irentsi behar horrek bere burua suntsitzera eramaten du.