Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Drum eta Ovation aldizkariak
Kër Thiossane, Defko Ak Niep
Iruzkinak
Docta [Doxandem Squad], Grafitiak eta osasuna (Graff et Santé)
- Izenburua:
- Docta [Doxandem Squad], Grafitiak eta osasuna (Graff et Santé)
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Afrika | Komunikazioa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Grafitia
- Aipatutako artistak:
- Docta,
Amadou Lamine Ngom artista senegaldarraren ezizena da Docta. Senegalgo grafitien munduan ibiltzen da Docta. 1990eko hamarkadan sortu zen kaleko artea, Ipar Ameriketatik hip-hoparen gazte-kultura iritsi zitzaienean.
Doctak, hasieran, agintariak salatzeko baliatzen zituen grafitiak, baina azken urteotan, beste bide bat hartu du eta komunitateko ekintzei lotuta aritzen da batez ere. Grafitiak eta osasuna (Graff et Santé) izeneko ekimen bat du abian eta Dakarreko herritarrei osasun arloko prebentzio-neurriak hobeto ezagutaraztea du helburu. Osasun-gaiei buruzko informazioa kaleetara ekartzen dute Doctaren grafitiek, eta, horrela, osasun-langileei jendearekin zuzenean eta oztoporik gabe komunikatzeko aukera eskaintzen die. Doctaren arabera, grafitiaren kulturaren bilakaera logikoa da hori; espazio publikoetan modu informalean komunikatzeko bidetzat baitu grafitia. Artearen bidez, artistak estatuko osasun-zerbitzuen eraginkortasun falta eta gizarteko eliteen ustelkeria ere salatzen ditu. Proiektu honi eta beste batzuei esker, toki garrantzitsua du Doctak Senegalgo gizartean, botere-egituretatik eta agintarietatik urruti.