Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Jatorria eta Etorkizuna
Yinka Ilori, Eman argia (Let There Be Light)
Iruzkinak
Pierre-Christophe Gam, Taali M
- Izenburua:
- Pierre-Christophe Gam, Taali M
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Kolorea | Sinbologia | Artea eta Internet | Komunikabideak | Afrika | Musika | Taali M
- Aipatutako artistak:
- Gam, Pierre-Christophe
Hau da Taali M kantariaren webgunea; Kongoko, Txadeko eta Egiptoko arbasoak ditu kantari frantses honek. Webguneak guztiz murgiltzeko esperientzia eskaintzen du: kolorea, soinua eta erritmoa eszenatoki izugarriekin konbinatzen ditu. Kantaria webguneko gure gida bilakatzen da; antzinako erregina edo jainkoak gogora ekartzen dituen irudi sinbolikoa da.
Webgunea Pierre-Christophe Gam artistaren sorkuntza da, abeslariaren arte-zuzendariarena. Artistaren hitzetan, webgunea Afrikako antzinako erresuma batera bidaia gisa pentsatuta dago, XIII. edo XIV. mendeko Kongo, Dahoemy zein Malira. Webguneak berrinterpretatu egiten ditu erresuma horiek: estilo garaikidearekin blaitu eta misterio- eta transzendentzia-zentzua ematen die.
Gamen helburua Taali Mren musika esperientzia bisual aberats bat bihurtzea zen; Taali M-ren musikak 1980ko hamarkada amaierako pop rocka, ska, reggae eta Afrikako erritmo tradizionalak konbinatzen ditu. Gamenn hitzetan: “Taali M-k eskatu zidan etxean bezala sentiarazteko moduko webgune bat diseinatzeko… Beraren musika, bideoak eta albisteak eta amets eta helburuak partekatzeko leku bat”.