Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Pierre-Christophe Gam, Taali M
El Anatsui, Nane
Iruzkinak
Yinka Ilori, Eman argia (Let There Be Light)
- Izenburua:
- Yinka Ilori, Eman argia (Let There Be Light)
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Sormena | Diseinua | Hondakinak | Afrika | Ametsak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Ilori, Yinka
Yinka Ilori diseinatzaileak gauzak hobetzeko pasioa du, eta horretarako, birziklatze kreatiboa erabiltzen du: Mendebaldeko kontsumo-gizartearen xahubidearen kontra dago erabat eta diseinu iraunkorraren ideiari jarraitzen dio pasioz.
Ilorik objektuak desmuntatu eta ostera ere muntatzen ditu pieza berriei forma emateko. Hori egitean, erakusten du badagoela topatutako altzariak konpontzea eta are politago bihurtzea modurik sinpleenean. Gainera, azaltzen digu objektu zaharrek ere ideia berriak sor ditzaketela.
Lan hau Eman argia (Let There be Light) da eta Parabola batekin hasi zen (It Started With A Parable) izeneko serieen parte da. Sailaren izenburuak aditzera ematen digu artistak haurra zenean entzuten zituen parabola tradizionaletan interesa duela. Londresen bizi zen Nigeriako etorkin baten semea zen Ilori. Halaber, Iloriri narrazio pertsonalak interesatzen zaizkio eta pertsonek beren objektuetan historia pertsonala eta ametsak txertatzera animatzen du. Hemen, Nigeriako parabola bati buruzko gogoeta egiten du; honakoa da parabola: “Lanpara bat ez da eguzki argia den bitartean baloratzen. Beti dago une egoki bat”. Aulkiaren bizkarra osatzen duten egurrezko barrek aukerarik iritsi ez zaien banako langileak irudikatzen dituzte. Alboan, kandela bat dago eta lorpenak dagoeneko aitortuak dituen banakoa sinbolizatzen du.