Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Omar Victor Diop, Diaspora proiektua (Project Diaspora)
Leonce Raphael Agbodjelou, Titulurik gabea (gihartsuak) [Untitled (Musclemen)]
Iruzkinak
Zohra Opoku, Argizariz tindatutako espetxea (Wax Print Prison), Nork darama nire elastikoa (Who Is Wearing My T-Shirt) sailekoa
- Izenburua:
- Zohra Opoku, Argizariz tindatutako espetxea (Wax Print Prison), Nork darama nire elastikoa (Who Is Wearing My T-Shirt) sailekoa
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Artisautza | Arte afrikarra | Ehungintza-artea | Eragin artistikoa | Herri-kultura | Afrika
- Aipatutako artistak:
- Opoku, Zohra
Zohra Opoku artistak Afrikan moda- eta ehun-industrien tradizioak eta eztabaidak nabarmendu nahi ditu. Argizariz tindatutako espetxea (Wax Print Prison) proiektua ehunari buruzko serie handiago baten zatia da: Nork darama nire elastikoa (Who Is Wearing My T-Shirt).
Argizariz tindatutako espetxea lanean, Opokuk inprimatutako ehunak ditu gai nagusi. Ehun horiek Afrikakoak direla uste dugu, baina, benetan, europarren inportazio bat izan ziren; gaur egun, oraindik ere inportatzen dira. Proiektu honetan, afrikarrak ageri dira, pozik, lehengo “nagusi kolonialek” inportatutako produktuez, ia osorik, jantzita. Opokuk honako hau azaltzen du: “Afrikan sortzen diren ehun inprimatuak, zoritxarrez, Afrikako ehun merkatuaren zati txiki bat besterik ez dira”. Kalitatea eta prezioa ez datoz bat Herbeheretatik eta Erresuma Batutik inportatutako produktuekin, eta horregatik gertatzen da hori.
Afrikako tradizioan, arropek esanahia izan ohi dute eta jaialdietan eta tribuen ospakizunetan transmititzen dira. Artistaren ustez, ehun horiek jakinduriaz, filosofiaz, istorioez eta hierarkiez beteta daude eta “ondare kulturala baino zertxobait gehiago dira: bere horretan hizkuntza bat dira”.