Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Omar Victor Diop, Banitateen estudioa (The Studio of Vanities)
Docta [Doxandem Squad], Grafitiak eta osasuna (Graff et Santé)
Iruzkinak
Drum eta Ovation aldizkariak
- Izenburua:
- Drum eta Ovation aldizkariak
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Artea eta komunikabideak | Arte eta iraultza kulturala | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Afrika | Apartheid
Drum aldizkariak toki berezia du Afrikako kazetaritzan: Hegoafrikan, Drum izan zen apartheid urteen kronika beltzen ikuspegitik egin zuen argitalpen bakarra. Argitaratzaileen artean zeuden garai hartako politika eta kultura arloko pertsonaia garrantzitsuetako batzuk.
1950eko eta 1960ko hamarkadetan, oso ezaguna izan zen Drum hegoafrikar beltzen artean. 240.000 ale banatzen zituzten hilero Afrikako zortzi herrialdetan. Garai hartako espiritua biltzen asmatu zuen, 1950eko hamarkadako kultura beltzaren berpiztea, hain zuzen, eta urte haiek “Drum aroa”, izenez bihurtu ziren ezagun.
Garai hartan bide garrantzitsua izan zen Drum aldizkaria Hegoafrikako erresistentziari ahotsa emateko. Oraindik ere argitaratzen dute, baina orain, arreta arazo politikoei eskaini beharrean, ekonomiako eta aisialdiko albisteak eta erreportajeak jorratzen dituzte.
Beste argitalpen bat, Ovation, pertsona ospetsuen eta bizi-estiloaren inguruko Afrikako aldizkaririk garrantzitsuenetako bat da eta 1996tik argitaratzen dute. Aldizkari horren helburu nagusia Afrikari buruzko beste irudi bat ematea da; hau da, kontinenteari hainbestetan lotzen zaizkion irudi negatiboei aurre egitea. Lehen alearen azalean Mohammed Al-Fayed jarri zuten, Londresko Harrods dendaren jabe egiptoar aberatsa. Urteek aurrea egin ahala, aldizkariak bereizi egin ditu Afrikan bizi diren afrikarrak eta Afrikatik kanpo bizi direnak. Hala, 2006an aldizkariaren bertsio frantsesa abiarazi zuten eta kontinente osoko argitalpen elebidun bakarra bihurtu zen.