Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Docta [Doxandem Squad], Grafitiak eta osasuna (Graff et Santé)
Oju Africa, Oju Emoticon App sakelako telefonorako aplikazioa
Iruzkinak
Kër Thiossane, Defko Ak Niep
- Izenburua:
- Kër Thiossane, Defko Ak Niep
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Artea eta ekonomia | Artea eta teknologia | Artearen demokratizazioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | FabLab | Afrika
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
FabLab esaten zaien horiek kostu txikiko teknologia digital libreak eskaintzen dituzten lantegien sare bat osatzen dute eta mundu osoan daude zabalduta. Lehenengo lantegia Dakarren zabaldu zuten eta Defko Ak Niep jarri zioten izena. Wolof hizkuntzan “egin besteekin batera” esan nahi du.
Ameriketarako Estatu Batuetako Cambridge hiriko Massachusetts Institute of Technology-ren ekimena izan ziren FabLab lantegiak hasieran. Tokiko ekintzaileek ideien prototipoak sortzeko leku bat izateko sortu zituzten. Hala, Dakarreko Defko Ak Niep-en helburua da tokiko artistei eta artisauei ezagutzak beste profesional batzuekin partekatzeko gunea eskaintzea.
Afrikan, teknologia hedatzeko modu bat dira FabLab lantegiak eta talentudun jende arruntek haien komunitateetako arazoak konpontzeko ere erabiltzen dituzte. 2007an, 16 milioi rand erabili zituen Hegoafrikak herrialdean hamar FabLab sortzeko. Togon, Kenyan, Marokon eta Tunisian ere badira FabLab lantegiak eta zeregin garrantzitsua betetzen dute berrikuntza digitalerako Afrikako sareetan. Hor sartzen dira egile eta sortzaileen espazioak, zentro teknologikoak eta negozioetarako habiak ere.