Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Kër Thiossane, Defko Ak Niep
Maki Oh, I came to myself in a dark wood, 2014/2015eko udazken/neguko Virgin bildumakoa
Iruzkinak
Oju Africa, Oju Emoticon App sakelako telefonorako aplikazioa
- Izenburua:
- Oju Africa, Oju Emoticon App sakelako telefonorako aplikazioa
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Artea eta Internet | APP | Artea eta sare sozialak | Afrika | Zientzia eta Teknologia
Historiako lehen emotikono afrikarrak Oju Emoticon App delakoak sortu zituen. “Oju” hitzak “aurpegiak” esan nahi du Nigeriako yoruba hizkuntzan. Emotikonoen aplikazio hori 2014ko erdialdean abiarazi zuten eta hilabete bakarrean 16.000 deskargatik gora izan ziren.
Mendebaldeko kazetariak eta pop-izarrak 2012tik ari ziren emotikonoetarako aniztasun etnikoa eskatzen, hainbat traol erabiliz. Aldi berean, Oju Africa, egoitza Maurizio uhartean duen enpresa digital txikia, “afro emotikono” serie bat garatzen ari zen eta une hura aprobetxatuta, merkaturatu egin zuten.
Emotikonoen aplikazio hari esker, jendeak Afrikan egiten ari diren berrikuntza digitalei erreparatzea lortu zuten. Esperantza dute emotikonoek Afrikako berrikuntza mundu osoari aurkezten lagunduko dietela. Alpesh Patel enpresako presidenteak dio, horrek alderantzikatu egingo lituzkeela eredu tradizionalak. “Ez dago Afrikatik atera eta atzerrian sal daitekeen gauza handirik; gehienetan, atzerrian abiarazten dira produktuak eta gero sartzen dira Afrikan”.