Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Laurence Aëgerter eta Ronald van Tienhoven, Tropiko tristeak: bazterreko ilustrazioak (Tristes tropiques: illustrations hors texte)
Jean Depara, Titulurik gabea (Bizizaleak) [Untitled (Les Viveurs)]
Iruzkinak
Ni eta Gu
- Izenburua:
- Ni eta Gu
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Arte afrikarra | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Diseinua | Artea eta Internet | Artea eta sare sozialak | Komunikabideak | Afrika | Komunikazioa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
Eguneroko harremanetan, geuri buruzko informazioa komunikatzeko tresna eraginkorra dugu diseinua. Sare sozialetan, YouTuben edo blogetan adibidez, diseinuak norberaren burua adierazteko agertokia eskaintzen du eta aukera ematen digu talde bateko edo besteko kide garela erakusteko, baina baita besteengandik bereizteko ere. Bide horiek erabilita, Afrikako belaunaldi gazteenak kultura globalean txertatzen dira, modu naturalean. Baina gazte afrikarrek ez dituzte munduko joerak besterik gabe kopiatzen. Horren ordez, Mendebaldeko kode estetikoak berrinterpretatu egiten dituzte eta afrikarrak direla nabarmen igartzen zaien formak ematen dizkiete. Kultur aldaketa horrek politikan eta gizartean ere eragina du.