Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Yinka Ilori, Eman argia (Let There Be Light)
Omar Victor Diop, Diaspora proiektua (Project Diaspora)
Iruzkinak
El Anatsui, Nane
- Izenburua:
- El Anatsui, Nane
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Artisautza | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Hondakinak | Afrika
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- El Anatsui,
Zintzilik dagoen ehun polit honetan arreta jartzen baldin badugu, ikusiko dugu normalean bota ohi ditugun materialez egina dagoela.
El Anatsui Ghanako eskultorea Nsukka Nigeriako hirian duen estudioaren inguruan topatzen dituen botatako botila-tapetan inspiratzen da. Kristalezko botilak ez bezala, tapoiak ez dira birziklatzen tokiko destilategietan. Horregatik, Anatsuik bildu eta eraldatu egiten ditu, alkimista bat izango balitz bezala, eta sentiberatasun handiko artelan bihurtzen ditu. Bere lan-taldearekin batera, tapoiak aluminiozko tira distiratsu bihurtzen ditu. Horiek eskuz batzen ditu kobrezko alanbrearekin. Tirak elkarri lotuta daude metalezko ehuna sortzeko.
Anatsuik, pieza hau, Nane, 2007ko Veneziako Bienalean nazioarteko arte giroan arreta erakarri baino zertxobait lehenago sortu zuen. Bi zatitan dago banatuta. Erdialdea, beheko zatia, luzapen erdi-gardena da; aluminiozko eraztun txikiak daude ipinita arreta handiz. Goiko zatia eremu beteagoa da; pieza astunagoak eta lauagoak ditu.
Anatsuiren lanetan, eraldatzeko gaitasun magikoa da deigarriena. Artistak berak ondorengo azalpena eman du: “Ehun metaliko hauekin lan egitean, deigarriena da materialen txirotasunak ez duela inola ere istorio aberats eta bikainen kontakizuna eragozten”.