Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Selly Raby Kane, Alien Cartoon 2013/2014ko udazken/neguko bilduma
Kiluanji Kia Henda, Ikaro 13 (Icarus 13)
Iruzkinak
Athi-Patra Ruga, Uzuko, Azaniako etorkizuneko emakume zuriak (The Future White Women of Azania. Uzuko) sailetik
- Izenburua:
- Athi-Patra Ruga, Uzuko, Azaniako etorkizuneko emakume zuriak (The Future White Women of Azania. Uzuko) sailetik
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Artea eta gizarte iraultza | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Etorkizuna | Utopia | Hegoafrika | Apartheid
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Tapiza
- Aipatutako artistak:
- Ruga, Athi-Patra
Athi-Patra Ruga artistaren gurutze-puntuzko tapiza da. Azaniako etorkizuneko emakume zuriak (The Future White Women of Azania) izeneko serieari dagokio. Hemen ikusten dugu Uzuko: Afrikako gazte bat, jarrera probokatzailean. Kolore eta argazki artifizialez inguratuta dago, eta soinean bainujantzi eta zinta bat besterik ez ditu; fikziozko herrialde bat, Azania, ordezkatzen du edertasun-lehiaketa batean.
Azania hitzak Plinio Zaharraren lanean du jatorria. Historia naturala liburuan erabili zuen. Geroago, apartheid-en kontrako mugimenduak erabili zuen: Azanian People’s Organization-ek edo “Azaniako Herriaren Elkarteak” etorkizun ideal baten alde egiten zuen Hegoafrikan. Hitza, gaur egun, Afrikako utopia eta handinahi sezesionistei aurre egiteko erabiltzen da oraindik ere.
Serie honetan, Rugak apartheid osteko aldian sortutako gizarte-aldaketen gaineko Azaniaren mitoa proiektatzen du. Baina ez da gauza onez eta armoniaz betetako ametsetako lur koloretsua. Koloretako lehen distiraldiaren ostean, Rugak segurtasun pixka bat islatzen du. Pertsonaiek erdi mailako klase beltzaren jokabide eurozentrikoa satirizatzen dute. Genero rolen, gehiegizko materialismoaren eta Afrikako identitate garaikidearen inguruko oinarrizko galderak sorrarazten dituzte.