Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Amadou Fatoumata Ba, Txirikordatutako kanapea (Canapé tressé) eta Txirikordatutako pufa (Pouf tressé)
Safaricom, M-Pesa
Iruzkinak
Tahir Carl Karmali, Jua Kali
- Izenburua:
- Tahir Carl Karmali, Jua Kali
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Artisautza | Argazkigintza | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Sinbologia | Afrika
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Karmali, Tahir Carl
Fotomuntaketa horiek Jua Kaliko artisauak erretratatzen dituzte, Kenyako ekonomia sektore informala osatzen duten horiek. Beharbada gogoan izango duzun bezala, “jua kali”k swahili hizkuntzan “izugarrizko eguzkia” esan nahi du, eta, jatorrian, eguzki berotan egoten ziren saltzaile ibiltari eta artisauak izendatzeko erabiltzen zen. Gaur egun gutxiespen-konnotazioak hartu ditu: kalitate gutxiko produktuak izendatzeko erabiltzen da. Hala ere, jua kali artisauak benetako birziklatze-artistak dira. Asmakuntzarako sen eta materialentzako sentiberatasun berezia dute, eta erabilera arrunteko objektu nahiz artelan txikiak sor ditzakete ia edozer gauzaz baliatuz.
Sormen izugarriari esker, Tahir Carl Karmali artista eta argazkilariak irudi horiek sortu zituen pertsona horiei omenaldi moduko bat egiteko. Argazki bakoitzak artista bat irudikatzen du, bere tokia jua kali barruan aurkitu duen artista bat. Buruak osagai teknologikoez eginak daude: ordenagailuaren zirkuitu-plakek eta pieza mekanikoek adimenaren makineria ezkutuena irudikatzen dute.
Karmalik, argazki horiek sortzeko, zaborrari argazkiak atera zizkion eta artisauei ateratakoekin konbinatu zituen. Jua kali berezko estiloan bezala, baliorik ez zuen zerbaitetik zerbait berria eta baliotsua sortu du.