Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Wakulima merkatua, Nairobi (Wakulima Market, Nairobi)
Mikhael Subotzky, Patrick Waterhouse, Ponte City
Iruzkinak
Bodys Isek Kingelez, Kongoko izar gorria (Étoile Rouge Congolaise)
- Izenburua:
- Bodys Isek Kingelez, Kongoko izar gorria (Étoile Rouge Congolaise)
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Arkitektura | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Hirigintza | Hiri-ekologia | Afrika
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Kingelez, Bodys Isek
Kongoko izar gorria (Étoile Rouge Congolaise) lana Bodys Isek Kingelez kongoar artistaren sorkuntza da. Eredu arkitektoniko futurista asko sortu zituen, baina hau lehenengotariko bat izan zen. Xehetasun eta kolorez betea, papera, kartoia, poliestirenoa, bilgarri birziklatua eta aurkitutako beste material batzuk erabiltzen zituen lan honetan. Gainaldeko izar gorriak eraikinaren estilo futurista osatzen du, baina artistak gizarterako dituen ideal sozialistak ere irudikatzen ditu.
Kingelezen hiri-paisaiek Mendebaldeak taxututako hiriari eta “aireportuetako arteari”, hots, oroigarri dendetan eta turistentzako merkatuetan saltzen duten arteari aurka egiten diete. Munduko Bankuak diruz lagundutako eraikuntza-proiektu neurrigabekoekiko erreakzio bat ere badira; leku asko gaizki pentsatuta egiten dira, eta ez dituzte tokiko biztanleen beharrak kontuan hartzen. Kingelezentzat, hark egindako ereduak Afrikaren etorkizunerako komunitatean oinarritutako hiriko bizitzarako prototipoak ziren. Haren hitzetan: “Bake, justizia eta askatasunez betetako lekuak izan daitezen eraikitzen ditut hiri horiek. Egitura politiko berezkoak dituzten estatu laiko gisa funtzionatu beharko lukete, poliziarik eta armadarik gabe”.