Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Ikiré Jones, The Untold Renaissance
Ni eta Gu
Iruzkinak
Laurence Aëgerter eta Ronald van Tienhoven, Tropiko tristeak: bazterreko ilustrazioak (Tristes tropiques: illustrations hors texte)
- Izenburua:
- Laurence Aëgerter eta Ronald van Tienhoven, Tropiko tristeak: bazterreko ilustrazioak (Tristes tropiques: illustrations hors texte)
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Antropologia | Etnologia | Gizakia | Argazkigintza | Artea eta kultura | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Konposizioa | Herbehereak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Aëgerter, Laurence | van Tienhoven, Ronald
Claude Lévi-Strauss antropologo kultural frantsesaren eragin handiko Tristes Tropiques liburuan oinarrituta dago proiektu hau. Liburuan azaltzen diren argazkietan Brasil erdialdeko tribuak ikusten dira, 1950eko hamarkadan. Laurence Aëgerter artista frantsesak, Ronald van Tienhoven nederlandarrarekin batera, irudi haiek birsortu egin ditu Herbeheretako Frisia probintziako Beesterzwaag herrian, jatorrizko argazki horien egin zirenetik hainbat hamarkada igaro direla.
Birsortze-lan horri “kontra-esplorazioa” esaten diete artistek. Herriko jendearekin gertu-gertutik aritu ziren elkarlanean eta kontu handiz kopiatu zituzten jatorrizko konposizioak, jarrerak eta aurpegiko espresioak. Lan hura egitean, herbeheretarrek ikuspegi etnografiko ezberdin batetik ikusi ahal izan zuten haien burua, munduaren beste aldean.
Ingurua oso ezberdina izan arren, jarrerak antzekoak zirenez, giza esperientziak antzekoak direla ikusarazten lagundu zuen, alegia, kulturaren mugak gainditu egiten dituztela. Baina horrez gain, irudiak —bat Brasilgoa, bestea Europakoa— elkarren parean jartzeak nabarmendu egiten du garapen maila baxuagoko komunitateetako kideak, askotan, modu voyeuristan eta sentsazionalistan erakusten direla.