Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Bodys Isek Kingelez, Kongoko izar gorria (Étoile Rouge Congolaise)
Meschac Gaba, Arkitektura ileordeak (Perruques-Architecture)
Iruzkinak
Mikhael Subotzky, Patrick Waterhouse, Ponte City
- Izenburua:
- Mikhael Subotzky, Patrick Waterhouse, Ponte City
- Erakusketa:
- Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
- Gaiak:
- Argazkigintza | Sorkuntza artistikoa | Hiri-eszenak | Hirigintza | Historia | Hegoafrika
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Subotzky, Mikhael | Waterhouse, Patrick
Argazki hauek Johannesburgo hiriko Ponte City etxe-orratzaren historia dokumentatzen dute. 2008 eta 2010 artean atera zituzten Mikhael Subotsky eta Patrick Waterhouse argazkilariek, eta Afrikako apartamentu-eraikin garaienaren barnetiko erretratua eskaintzen dute.
Ponte City 1975ean eraiki zuten; 173 metro neurtzen dituen 54 solairuko eraikin zirkularra da. Bere garaian, Johannesburgoko eraikin modakoena izan zen, baina apartheidaren amaieratik bazterrean utzi dute: leiho asko hautsita ditu, eta erdiguneko patioa, orain gutxi arte, zabortegi handi bat zen. Delitu-tasa handia dago; zaharberritze-planak porrot egin du; Ponte Cityk hutsik jarraitzen du, eta inguruko auzo eta komunitateak argazki hauen oinarri dira.
Bi urtez, Subotsky eta Waterhouse argazkilariek leiho, apartamentuko ate eta eraikuntzako telebista bakoitzari argazkiak atera zizkien. Seiehun argazki elkartu zituzten hiru argi-kaxatan, eta denda eta apartamentuen kokapen zehatza gorde zuten. Mosaiko itxurako argazki bat atera zen handik; eraikinaren barruko nahiz kanpoko perspektibak eta irudimen bidez sortutakoak konbinatzen ditu. Egitasmo honek beste inork ez bezala irudikatzen ditu Hegoafrikako jendea eta historia.